Alderdiak

Ana Beltranek ez du segituko Nafarroako PPren presidente karguan

'El País' egunkariak aurreratu du albistea, baina erabakia oraindik ez da ofiziala. Beltranen tokia Javier Garcia parlamentarioak beteko duela zabaldu dute.

Ana Beltran Nafarroako Parlamentuan. IñIGO URIZ/ FOKU
Edurne Begiristain.
2022ko irailaren 6a
13:40
Entzun

Ana Beltranek ez du segituko Nafarroako PPko presidente gisa. Erabakia oraindik ez da ofiziala, baina, El País egunkariak aurreratu duenez, Beltranek ez du postuan jarraituko, eta alderdiaren kongresuan ofizial egingo dute erabakia. Kongresua uda baino lehen egitea aurreikusita zegoen, baina oraindik ez du datarik. PPk UPNrekin duen koalizioaren geroa argitzeke dago oraindik, eta litekeena da hori zehaztu arte Nafarroako PPren lema nork hartuko duen ez erabakitzea. El País-ek zabaldu duenez, Beltranen postua Javier Garcia Navarra Sumako parlamentaria eta PPren zuzendaritzako kideak beteko du.

Beltran Nafarroako PPko presidentea da 2017tik. Nafarroako Parlamentuko bozeramaile izan zen 2015 eta 2019 artean; urte horretan Madrilgo diputatu aukeratu zuten Pablo Casadoren zerrendako postu garrantzitsuetako batean.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.