Vuelta

Roglicek Vuelta utzi du, atzoko istripuaren ondorioz

Hainbat kolpe eta azaleko zauriak ditu, sendagileen agiriaren arabera.

Roglic, lurrean, erori ostean. JAVIER LIZóN / EFE
2022ko irailaren 7a
10:56
Entzun

Jumbo Visma taldeak eman du albistea, gaur goizean: Primoz Roglicek ez du jarraituko Espainiako Vueltan, atzo erori zela eta. Bigarren zen sailkapen orokorrean, eta azken hiru Vueltak irabaziak zituen txirrindulariak.

«Osatu azkar, txapeldun! Eskerrik asko Vuelta honetan eman dituzun une polit guztiengatik», gaineratu dute sare sozialetan zabalduriko mezuan. «Asmo handiak zenituen azken egunetarako, baina, zoritxarrez, ez da gertatuko».

Roglic esloveniarrak erasoa jo zuen atzoko etapako azken hiru kilometroetan, baina eroriko itsusia izan zuen, Fred Wright (Bahrain) txirrindulariarekin talka egin ostean oreka galduta.

Halere, helmugaratzea lortu zuen, etaparen irabazle Mads Pedersenen denbora berarekin, eta Remco Evenepoel sailkapeneko burua baino zortzi segundo lehenago.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.