Albistea entzun

Kontxako Bandera

Urdaibai eta Orio, nagusi Kontxan

Kontxako Banderaren bigarren jardunaldia jokatu dute gaur. Emakumezkoetan Oriok hirugarren aldiz irabazi du, eta gizonezkoetan zazpigarren aldiz Urdaibaik.

Zaleak arraunlariak animatzen Donostian, pasa den astean.
Zaleak arraunlariak animatzen Donostian, pasa den astean. Jon Urbe / Foku Tamaina handiagoan ikusi

Paulo Ostolaza - Aitor Manterola Garate -

2022ko irailak 11 12:54

*Orio nagusitu da emakumezkoen estropadan. Bigarren jardunaldian hamalau ehunenekoko aldea atera dio Arraun Lagunaki. Oriotarren hirugarren Kontxako Bandera da.

*Urdaibai aise gailendu da gizonezkoetan. Zazpi segunduko errenta zuen, eta beste zortzi gehitu dizkio.

Zuzeneko kontakizuna

13:36

Kitto gaurkoak hemendik. Eman du berea aurtengo Kontxako Banderak. Bermeon eta Orion izango da pozik handiena, baina Donostian, Hondarribian, Getarian, Zierbenan, Sestaon, Ondarroan, Tolosaldean, Errenterian, Boiron eta Redondelan ere harro egoteko moduan dira. Bejondeizuela denoi.

Aitor Manterola Garate

Aitor Manterola Garate

13:05

Kontxako Bandera, sailkapena:

1. Urdaibai 38.57,58
2. Donostiarra 16,25era
3. Hondarribia 30,19ra
4. Orio 57,48ra
5. Getaria 58,45era
6. Zierbena 1.04,38ra
7. Kaiku 1.25,50era
8. Ondarroa 1.40,32ra

Aitor Manterola Garate

Aitor Manterola Garate

13:04

Gaurko sailkapena:

1. Urdaibai 19.36,02
2. Donostiarra 8,55era
3. Hondarribia 22, 55era
4. Zierbena 27,54ra
5. Orio 28,46ra
6. Kaiku 28,76ra
7. Getaria 35,03ra
8. Ondarroa 36,74ra

Aitor Manterola Garate

Aitor Manterola Garate

13:01

Bigarren txandako denbora ofizialak:

1. Urdaibai 19.36
2. Donostiarra 8,55era
3. Hondarribia 22,55era
4. Getaria 35,03ra

Aitor Manterola Garate

Aitor Manterola Garate

12:52

Urdaibaik irabazi du bandera, bigarren egunean aurrenekoan baino nagusiago izanda. zortzi segundo atera dizkio Donostiarrari, 22 Hondarribiari eta 35 Getariari. Seigarren Kontxako Bandera iritsiko da gaur arratsaldean Bermeora. 2016an lortu zuen aurrekoa.

Aitor Manterola Garate

Aitor Manterola Garate

12:45

Estropada hausten Urdaibai: sei segundo Donostiarrari. 13. minutuan doaz. Hondarribia 18ra, eta Getaria 25era. Bandera Bermeora bidean da. Norabideetan, Urdaibai bere kalean, Donostiarra ere bai; Hondarribia eta Getaria istribor aldera.

Aitor Manterola Garate

Aitor Manterola Garate

12:43

Urdaibaik aurrea hartu du berriz: hiru segundora Donostiarra. Gorka Aranberri «bandera» hitza esaten hasi zaie arraunlariei. 12. minutura gerturatzen ari dira.

Aitor Manterola Garate

Aitor Manterola Garate

12:41

Ziabogan, Donostiarra 9,34. Segundo batera Urdaibai, 10era Hondarribia, eta 18ra Getaria.

Aitor Manterola Garate

Aitor Manterola Garate

12:40

Asko falta da baina... Urdaibaik bota du banderaren lehiatik Hondarribia: 10 segundo. Atera dira babesgunetik, eta itsaso zabalean dira. Bueltako luzean iraultza handirik ezean... Urdaibairen kontrario handiena Donostiarra da orain. Parean doaz bi traineruak. Baina lehen eguneko zazpi segundoko galera dute gipuzkoarrek. Bueltako luzean bietako zeinek asmatzen duen.

Aitor Manterola Garate

Aitor Manterola Garate

12:36

Lau traineruak istribor aldera doaz kanporako luzean. Bosgarren minutuan, Urdaibaik segundoa Donostiarrari, bost Hondarribiari eta zazpi Getariari

Aitor Manterola Garate

Aitor Manterola Garate

12:33

Urdaibai buruan irteeran. Donostiarra batera, Getaria eta Hondarribia 2ra. Minutu eta erdi lanean hasi direla. Norabideetan, erdiko bi taldeak izikinetara joan dira, Urdaibai ababorrera eta Hondarribia istriborrera.

Aitor Manterola Garate

Aitor Manterola Garate

12:31

Hastera doa ohorezko txanda. Getaria lehen kaletik; Hondarribia bigarrenetik: Urdaibai hirugarrenetik; Donostiarra laugarrenetik.

7,64 segundo ditu alde Urdaibaik Hondarribiarekiko, eta 7,70 Donostiarrarekiko. Banderak hemen behar du. Erne norabideekin kanporako luzeetan, aurreneko txandakoa ikusita.

12:29

Oriori zigorra jarri diote epaileek, hiru segundokoa, barrurako luzean Kaiku uberan jarri zaionean. Bandera horia atera diote Oriori. Horrenbestez, aurreneko txandako denbora ofizialak hauek dira:

1. Zierbena 20.03,56
2. Orio 0,92ra (3 segundoko zigorrarekin)
3. Kaiku (1.22ra)
4, Ondarroa (9,20ra)

Aitor Manterola Garate

Aitor Manterola Garate

12:23

Oriorentzat txanda, Zierbena, Kaiku eta Ondarroa ondoren. Lehia bizi-bizia. Arraunlariak gibela botata, eman egin behar zaiolako gaurko baldintzekin.

Aitor Manterola Garate

Aitor Manterola Garate

12:21

Orio buruan. Zierbena bi segundora. Kaiku hirura, eta uberan Oriorenean. Elkarren gainean. Ondarroa ere hauen uberan dator. Minutua falta gutxi asko lanak bukatzeko.

Aitor Manterola Garate

Aitor Manterola Garate

12:16

13. minutuan, Zierbena buruan, Orio segundo batera, Kaiku bostera, eta Ondarroa zortzira. Olatua sartu egiten zaie traineruei, eta ontzia ondo gogortu behar, arraunean teknika aldetik hutsen bat egitea, hankasartze larria baldintza hauetan. Norabideetan, badoaz traineruak istribor aldera, Zierbena izan ezik; laugarren kaleari eusten dio. Zer gertatuko da badia barruan?

Aitor Manterola Garate

Aitor Manterola Garate

12:14

Ziabogan, Orio aurrena: 9.46. Zierbena 2 segundora, eta bostera Ondarroa eta Kaiku. Oriok zabalegi hartu du ziaboga. Barrurako luzean dira lau taldeak. Ea norabideak orain. Kanpoaldean itsasoa mugitzen hasi da. Orio bigarren kalean sartu da, Kaikurenean; beste hirurak bakoitza berean doaz.

Aitor Manterola Garate

Aitor Manterola Garate

12:10

Norabideak ikusita, talderen batek edo batzuek bidegaltzea egin beharko dute ziabogako baliza harrapatzeko. Ea nola heltzen diren bueltara.

Aitor Manterola Garate

Aitor Manterola Garate

12:09

Lehen luzearen erdialdean dira, eta bi multzotan doaz lau traineruak: Zierbena eta Ondarroa eremuaren ezkerraldean, eta beste muturrean Orio eta Kaiku. Erdialdea hutsik doa. Orio doa buruan, Zierbena bi segundora, Kaiku hirura eta Ondarroa ere bai.

Aitor Manterola Garate

Aitor Manterola Garate

12:05

Hasi da eguneko bigarren estropada. Aurreneko txanda jokoan. Ondarroa buruan, Orio segundo batera, Zierbena bira, eta Orio hirura. Barruko kaleak onak direnez ateratzeko eta hasieran, lau taldeak istriborrera joanda doaz. Eta epaileak bandera zuria astintzen. Laugarren minutura doa txanda.

Aitor Manterola Garate

Aitor Manterola Garate

11:46

Gaurko sailkapena (ez dira denbora ofizialak)

1. Orio 10.36,80
2. Arraun 0,14ra
3. Tolosaldea 8,20
4. Donostiarra 10era
5. Hondarribia 21era
6. Hibaika 21era
7. Cabo 26ra
8. Chapela 29ra

Aitor Manterola Garate

Aitor Manterola Garate

11:41

Nadeth Agirre, Orioko patroia: «Kanpra oso gustura joan gara, baina barrua ez dugu asmatu. Bandera eskaintzen diet gaur arraun egin ez duten taldekideei, eta Patxi Frances eta Rafa Gonzalez Txabarri prestatzaile fisikoari. Asko ikasi dugu aurten»

Aitor Manterola Garate

Aitor Manterola Garate

11:38

Oriok irabazi du Kontxako Bandera. Gaur ere irabazle. Arraun 0,14 ehunera gaur, Donostiarra 10,46ra segundora, eta Hondarribia 10,58ra, bigarren txandan. Hirugarren aldiz lortu dute bandera oriotarrek.

Aitor Manterola Garate

Aitor Manterola Garate

11:34

Pare bat minutu falta bukatzeko: Arraun bi segundora, erabat 0 kalera joanda. Badia barruan dira.

Aitor Manterola Garate

Aitor Manterola Garate

11:31

Barrurako luzean, lau traineruak istriborrera doaz. Oriok Arrauni lau segundo. Donostiarrari bost, eta Hondarribiari hamabost. Bandera Orio bidean doa, gauza asko aldatzen ez bada, eta sekulako aldaketa behar luke. Zazpigarren minutuan doaz.

Aitor Manterola Garate

Aitor Manterola Garate

11:30

Ziabogan, aurrena Orio (5.11), Donostiarra 5era, eta Arraun 6ra. Hondarribia 14ra. Tolosaldearen denbora bera egin du Oriok.

Aitor Manterola Garate

Aitor Manterola Garate

11:28

Oriok lau segundo sartu dizkio dagoeneko Arrauni, eta hirugarren minutua beteta doaz. Ekialdeko haizea dabilenez, Orioren lehen kalea ona da ateratzeko, babesa egiten diolako Aquarium inguruak. Datu deigarria: Tolosaldearen denboretan doa Orio.

Aitor Manterola Garate

Aitor Manterola Garate

11:25

Hasi da bigarren aldiz bigarren txanda. Txanpa bizian lau traineruak. Aurreneko minutuan, Hondarribia geratu da atzean, bi segundora. Aurreko txandan ere gauza bera gertatu zaio laugarren kaletik Hibaikari. Oriok segundoa Arrauni eta Donostiarrari.

Aitor Manterola Garate

Aitor Manterola Garate

11:23

Bitartean, eremuaz, gogoeta interesgarria lehen txandako taldeetatik ateratako informazioarekin: Aquariuma pasa ondoren, istriborretik sartzen zaie olatua taldeei, eta banda horretako arraunlariek lan dezente egin behar izan dutela azaldu dute. Badu indar pixka bat itsasoak, hortaz.

Aitor Manterola Garate

Aitor Manterola Garate

11:21

Epaileek arazoa izan dute kronometroarekin. Hortaz, ez da taldeen sarrera ustelik izan. Zigorrik ez, beraz. Berriz prestatuko dira lau traineruak. Orio lehen kaletik, Donostiarra bigarrenetik, Arraun hirugarrenetik, eta Hondarribia laugarrenetik.

Aitor Manterola Garate

Aitor Manterola Garate

11:18

Bigarren txanda hasi da. Azkar asko hasi ere. Ez du balio irteerak, epaileak bandera gorria atera du.

Aitor Manterola Garate

Aitor Manterola Garate

11:18

Lehen txandako denbora ofizialak:
1. Tolosaldea 10.45
2. Hibaika 13.50era
3. Cabo 17.94ra
4. Chapela 21.56era

Postuetan ez da aldeketarik izango lau talde horien artean. Tolosaldea, Hibaika, Cabo eta Chapela hurrenkera horretan izango dira sailkapenean. Ikusi egin behar aurreko txandakoekin zer gertatzen den. Tolosaldeak ez ditu aparte Donostiarra (2,01 segundora) eta Hondarribia (2,35 segundora)

Aitor Manterola Garate

Aitor Manterola Garate

11:12

Bukatu da aurreneko txanda. Tolosaldeak irabazi du, eta bere kaletik sartu da, badia barruan ababorrera eginda (10.44). Bigarren Hibaika, laugarren kaletik (13.61era); Cabo 0 kaletik sartu da (17.77ra), eta laugarren Chapela (21.53ra), eremuaren erdialdetik. Ez dira denbora ofizialak.

Aitor Manterola Garate

Aitor Manterola Garate

11:08

Barrurako luzean, aldaketarik ez. Tolosaldea hirugarren kalera joan da, istribor aldera. Cabok eta Chapelak ere gauza bera egin dute. Hibaikak ezin, laugarren kalean preso doalako. 11 segundo Tolosaldeak Hibaikari, hamahiru Cabori eta hamasei Chapelari. Pare bat minutu falta zaizkie amaitzeko.

Aitor Manterola Garate

Aitor Manterola Garate

11:06

Ziabogan, ekialdeko haizea, indartsu samar. Tolosaldeak 5.11; Cabo zortzi segundora, Hibaika eta Chapela hamarrera.

Aitor Manterola Garate

Aitor Manterola Garate

11:04

Seina segundo Tolosaldeak bigarren kaletik beste hirurei, eta estropada ez da laugarren minutura iritsi. Ababor aldera joanda ari da. Bere kalea galdu gabe, hori bai.

Aitor Manterola Garate

Aitor Manterola Garate

11:01

Hasi da estropada. Balekoa irteera lehendabiziko txanda honetan. Tolosaldeak bi segundo sartu dizkie dagoeneko beste hiru taldeei.

Aitor Manterola Garate

Aitor Manterola Garate

11:00

Aurreneko txandakoak, honela geratu ziren lehen jardunaldian:

Tolosaldeak Hibaikari 5,08 segundo atera zizkion; Cabori 6,82; eta Chapelari 22,35. Ari dira lau traineruak balizetara gerturatzen.

Aitor Manterola Garate

Aitor Manterola Garate

10:50

Ordu laurden baino ez da falta estropada hasteko. Itsasoa bare dago, esan badaiteke inoiz bare dagoela. Haizerik apenas lehorrean. Itsasoan ez dago askorik emanda. Hego-ekialdetik dabil orain, eta estropada hasierarako dago aldaketa emanda: ipar-ekialdetik jarriko omen da. Itsaslasterrekin kontuz: oso handiak dira, eta izan dezakete eragina.

Aitor Manterola Garate

Aitor Manterola Garate

10:37

Arraunlariak lehian hasi bitartean, palmaresari errepasoa egingo diogu. Nork handitu dezake gaur berea?

- Emakumezkoetan, aipatu dugu Andrea Oubiñaren kasua: gaur bere hamargarren Kontxako Bandera irabaz dezake. Orioren hirugarrena izango litzateke, Nadeth Agirre patroiak astinduko lukeen hirugarrena.

- Arraun Lagunakek irabazten badu, berriz, Juan Mari Etxabe entrenatzailea izango litzateke bere palmaresa puzten jarraituko duena: 11. bandera luke (bost arraunlari gisa, eta sei entrenatzaile modura). Arraun Lagunaken bigarren Kontxako Bandera litzateke.

- Gizonezkoetan: Urdaibaik bost Kontxako Bandera ditu, eta hamalauna dituzte Hondarribiak eta Donostiako traineruek. Donostiarrarentzat lehenengoa litzateke.

- Patroiei dagokienez, sei ditu Gorka Aranberrik (Urdaibairekin, Oriorekin eta Santurtzirekin irabazi ditu) eta bost Joseba Amunarrizek, Hondarribiako patroiak. Aldea handituko da edo berdinketa izango da?

Paulo Ostolaza

Paulo Ostolaza

09:46

Gaur Kontxako Bandera hamargarren aldiz astindu dezakeena, berriz, Andrea Oubiña da. Bost dauzka Rias Baixasekin, eta lau San Juanekin. Oriorekin jar diezaioke zenbaki biribila bestela ere oparoa den palmaresari.

Paulo Ostolaza

Paulo Ostolaza

09:36

Kalerik onena zein den? Anartz Gereño San Juango arraunlari ohiak naturaren aldagai guztiak aztertu ditu, eta laugarren kalea du gustukoen. BERRIAri azaldu zionez, bi faborito argi ditu Kontxako Bandera irabazteko: Orio eta Urdaibai.

Paulo Ostolaza

Paulo Ostolaza

09:31

Kale zozketa, eginda

Bitartean, egin da kale zozketa Donostian.

Emakumezkoen lehen txandan: 1. Cabo 2. Tolosaldea 3. Chapela 4. Hibaika

Bigarrenean: 1. Orio 2. Donostiarra 3. Arraun Lagunak 4. Hondarribia

Gizonezkoen lehen txandan: 1. Orio 2.Kaiku 3. Ondarroa 4. Zierbena

Bigarrenean: 1. Getaria 2. Hondarribia 3. Urdaibai 4. Donostiarra

Paulo Ostolaza

Paulo Ostolaza

09:29

Azken traineru horrentzat, Getariarentzat, historikoa da gaurko eguna: Kontxako Banderan lehiatzen ari da 49 urteren ondoren, eta nola gainera. Joxe Manuel eta Iker Etxabe osaba-ilobek traineruko tostartetik bizi izan dituzte klubaren orduko eta azken lorpen historikoak. Haiekin izan zen Mikel O. Iribar lankidea.

Paulo Ostolaza

Paulo Ostolaza

09:27

Hasteko, lehen jardunaldiak utzitakoa errepasatu behar.

- Emakumezkoetan, Oriok 2,16 segundoren aldea baino ez dio ateratzen Arraun Lagunak-i. Biak gustura agertu ziren pasa den igandean egindako lanarekin, baina batek soilik astinduko du bandera gaur. Hondarribiak eta Donostiarrak osatuko dute ohorezko txanda.

- Gizonezkoetan handiagoak dira aldeak: Urdaibaik 7,64 segundo ateratzen dizkio Hondarribiari, eta 7,70 Donostiarrari. Getaria ere Kontxako Banderako ohorezko txandan da.

Paulo Ostolaza

Paulo Ostolaza

09:25

Iritsi da

Egun on! Iraileko bigarren igandea ez da edozein egun izaten herri arraunzaleetan. Gaur erabakiko da nork astinduko dituen 2022ko Kontxako Banderak. 11:00etan hasiko da emakumezkoen estropada, eta 12:00etan gizonezkoena. Donostian da jada zuzeneko jarraipena egingo duen BERRIAko kazetaria, Aitor Manterola Garate.

Paulo Ostolaza

Paulo Ostolaza


Sareko BERRIAzalea:

Udazkenean, BERRIAlagun egiteko pausoa eman dezazun, eskaintza bat egin nahi dizu BERRIAk. Herri baten kulturaren plaza da BERRIA. Kultur egitasmo, dinamika eta ekitaldi anitzen erakustoki. Euskal kulturaren inguruko informazioaren plaza handia. Azaroan eta abenduan, Euskaraldiak, Bertsolari Txapelketa Nagusiak eta Durangoko azokak hartuko dituzte, besteak beste, BERRIAren orrietako asko, paperean eta webgunean.

Albiste asko irakurriko dituzu, segur aski webgune honetan bertan. Eta eskari bat egin nahi dizugu: har ezazu konpromisoa irakurtzen duzunarekin. Irakurleen babes ekonomikoa funtsezkoa da BERRIAren etorkizuna ziurtatzeko.

Albiste gehiago

 ©ICON SPORT

«Ezin da esan etxetik kanpoko partidetan ondo aritu ez garenik»

Iñaki Berastegi

Baionan lehen sasoia du Facundo Boschek. Uste du taldeak «espero baino hobeki» hasi duela denboraldia. Lyonen aurka jokatuko dute etzi (17:00), Jean Daugerren. Aurkari indartsua da Frantziako taldea.
Stephanie Frappart epailea. ©Juanjo Martin / Efe

Hiru emakumek zuzenduko dute gaur Alemania-Costa Rica partida

Ainara Arratibel Gascon

Stephanie Frappart izango da epaile nagusia, eta Neuza Back eta Karen Diaz marrazainak. Lehen aldia da emakumezko batek gizonezkoen Munduko Kopako partida bat zuzentzen duela.

<em>Crypto.com</em> eta Budweiser enpresen publizitatea, Ingalaterraren eta Galesen arteko partidan. ©GEORGI LICOVSK / EFE

Babestua dago Munduko Kopa

Ainara Arratibel Gascon

Qatarren, debekatua dute edari alkoholdunak saltzea eta kriptodirua erabiltzea, baina Munduko Koparen babesle dira, besteak beste, sektore horretan ari diren hainbat enpresa eta marka.

Astekaria

Asteko gai hautatuekin osatutako albiste buletina. Astelehenero, ezinbesteko erreportajeak, elkarrizketak, iritziak eta kronikak zure posta elektronikoan.

Iruzkinak kargatzen...

Izan BERRIAlaguna

Hitzen, ekintzen eta errimen eztanda. Herri bat BERRIAren kulturaren plazan. Baliatu udazkenean BERRIAlagun egiteko eskaintza.