Indarkeria matxista

Espetxeratu egin dute Arguedasen emaztea labankadaz hiltzen saiatu zen gizona

Epaileak homizidio saiakera egotzi dio gizonari. Biktima Nafarroako Unibertsitate Ospitalean dago, egonkor.

Indarkeria matxistaren aurkako elkarretaratze bat. MONIKA DEL VALLE/ FOKU
2022ko irailaren 15a
13:59
Entzun

Emakumearen Aurkako Indarkeriaren Arloko Tuterako Epaitegiak (Nafarroa) behin-behineko espetxealdi komunikatua eta fidantzarik gabekoa ezarri dio Arguedasen emaztea labankadaz hiltzen saiatzeagatik atxilotutako 50 urteko gizonari. Epaileak homizidio saiakera egotzi dio ikertuari. Biktimari lau labankada eman zizkion astearte arratsaldean, bikotea bizi den etxebizitzan bertan. Guardia Zibilak ondoko kale batean atxilotu zuten erasotzailea.

Erasoaren biktimak 44 urte ditu, eta Nafarroako Unibertsitate Ospitalean dago, medikuek ebakuntza kirurgikoren bat egin behar dioten ala ez erabakitzeko zain, Guardia Zibileko iturriek atzo jakinarazi zutenez. Guardia Zibilak gaineratu zuenez, emakumea egonkor dago, eta pronostikoa erreserbatuta dauka oraindik.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.