Athletic 3-0 Sporting Huelva

Athleticek lehen zatian sartutako hiru goli esker irabazi dio Huelvari

Lehen gola 50 segunduan sartu du Jone Amezagak. Ligako lehen jardunaldia jokatu dute gaur zuri-gorriek.

Ane Azkona Athleticen hirugarren gola ospatzen, gaur, Lezaman. ATHLETIC
2022ko irailaren 18a
16:54
Entzun

Bikain ekin dio denboraldiari Athleticek. Lehen jardunaldia atzeratu egin zen epaileen greba dela medio, eta gaur eguerdian jokatu dute lehen neurketa zuri-gorriek, Lezaman, Sporting Huelvaren aurka. Aise nagusitu dira etxekoak; Jone Amezaga, Peke eta Ane Azkona izan dira golegileak.

Hasiera-hasieratik nagusitu da Athletic, eta lehen minutuan sartu du 1-0ekoa. Marianaren jaurtiketa bat urruntzen ez du asmatu Mersnik Huelvako atezainak, eta aldaratzea baliatu du Amezagak denboraldiko lehen gola sartzeko.

Bigarren gola 37. minutuan sartu du Pekek, Azkonaren erdiraketa bat baliatuta. Eta hirugarrena, berriz, Azkonak berak sartu du, jokaldi eder batean. Atsedenaldirako, beraz, neurketa erabakita utzi du Athleticek. Bigarren zatian erritmoa geldotu dute etxekoek, eta bi taldeetako batek ere ez du asmatu izandako gol aukera apurretan.

Athletic: Quiñones; Oihane, Valdezate, Bibiane, Nerea Nevado; Itxaso (Oguiza, 73′), Mariana (Unzue, 73′); Ortega, Peke (Nekane, 83′), Jone Amezaga (Arana, 62′); Azkona (Eunate, 62′).

Sporting Huelva: Mersnik; Ana Carol (Hagman, 83′), Kühn, Patri Ojeda, Laia Balleste (Paula Romero, desc.); Hmirova, Vanesa Santana, Sandra Castello, Balcerzak (Edgren, 62′); Carrasco (Barbara, 45'), Mariah Lee (ADT, 62′).

Ikusi gehiago:Denetarik egon da estreinan

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.