EAEko Auzitegi Nagusiak ez du onartu ELAk zahar etxeen hitzarmenari lotuta eskatutako kautela neurria

Hitzarmenaren hirugarren artikuluaren suspentsioa eskatu zuen sindikatuak, atxikitze araubidea mintzagai duena

Gipuzkoako zahar etxeetako langileen protesta, artxiboko irudia. ANDONI CANELLADA
Isabel Jaurena.
2022ko irailaren 21a
16:21
Entzun

ELA sindikatuak joan den astean eskatu zion Auzitegi Nagusiari Gipuzkoako zahar etxeen hitzarmenaren hirugarren artikuluari lotutako kautela neurria. ELAk erran zuen arren hirugarren artikulua «diskriminatzailea eta antisindikala» dela, Auzitegi Nagusiak ez du kautelazko neurria onartu.

Hitzarmena UGTk eta bertze hiru patronalek sinatu zuten. Estatutuz kanpokoa den heinean, sinatu zuten sindikatu eta elkarteetara afiliatuta dauden egoitzetako langileak izanen dira hitzarmenaren bermeak lortuko dituztenak. Hirugarren artikuluak, ordea, bi hilabeteko epea ematen die hitzarmenaren eraginkortasunetik kanpo dauden horiei «indibidualki atxikitzeko». Datorren asteko ostegunean bukatzen da epea.

ELA sindikatua, ordea, ez dago ados autoarekin. Haren erranetan, atxikitze muga datorren astean amaitzeak «langileen errendizioa» bilatzen du. Sindikatuak gehitu du datorren astelehenean aurkeztuko duela hitzarmenaren aurkaratzea, hirugarren artikulua eta bertze hamabost baino gehiago legez kanpokoak direla ebazteko.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.