Ezbeharra

Urdazubiko gizon bat hil da Otsondo mendatean izandako auto istripu batean

Gidatzen zuen autoa bidetik atera eta irauli da. 89 urte zituen.

Autoa bidetik atera eta irauli den tokia, Otsondo mendatean. FORUZAINGOA
2022ko irailaren 21a
21:59
Entzun

89 urteko gizon bat hil da gaur auto istripu batean, gidatzen zuen autoa bidetik atera eta irauli ostean. Otsondo mendatean (Nafarroa) izan da istripua. Foruzaingoak jakinarazi duenez, 09:30ean gertatu da istripua, N121B errepideko 63. kilometroan. Gizona helikopteroz eraman dute Nafarroako Unibertsitate Ospitalera, baina handik ordu batzuetara hil egin da. Urdazubikoa zen hildakoa.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.