Albistea entzun

Euskaraldia

Asteazkenean zabalduko dute 'ahobizi' edo 'belarriprest' gisa izena emateko epea

Ekitaldi bat egingo dute hori «gizarteratzeko eta ospatzeko», Bilboko Kafe Antzokian. Hirugarren Euskaraldia azaroaren 18tik abenduaren 2ra egingo dute, eta maiatzaren 18az geroztik zabalik dago ariguneek izena emateko epea.

'Hitzez ekiteko garaia' da hirugarren Euskaraldiaren leloa.
'Hitzez ekiteko garaia' da hirugarren Euskaraldiaren leloa. Marisol Ramirez / Foku Tamaina handiagoan ikusi

Berria -

2022ko irailak 22 15:42

Euskaraldian belarriprest eta ahobizi moduan izena emateko epea asteazkenean zabalduko dute. Antolatzaileek gaur jakinarazi dutenez, ekitaldi bat ere egingo dute «hori gizarteratzeko eta ospatzeko»; Bilboko Kafe Antzokian izango da, 19:00etan.

Ekitaldian izango dira, besteak beste, Bingen Zupiria Eusko Jaurlaritzako Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburua, Ana Ollo Nafarroako Gobernuko Herritarrekiko Harremanetarako kontseilaria, eta Kike Amonarriz Euskaltzaleen Topaguneko lehendakaria.

Azaroaren 18tik abenduaren 2ra egingo dute hirugarren Euskaraldia. Aurten, aurreko aldietan bezala, belarriprest edo ahobizi moduan parte hartu ahalko da. Hala ere, antolatzaileek ariguneetan jarri dute arreta aurten. Euskaraz «lasai» aritzeko guneak sortuz parte hartu ahal izango dute entitateek, eta horiek areagotzea da helburua. Maiatzaren 18az geroztik zabalik dago entitateek ariketa sozialean izena emateko epea, eta asteazkenean irekiko da, berriz, herritarrek izena emateko epea.

Hitzez ekiteko garaia da aurtengo leloa, eta uztailaren hasieran aurkeztu zuten ekinaldiaren abestia: Xabier Zabalak eta Andoni Egañak sortutako Esazu hitz bat. Aiora Renteriak, Pettik, Maddalen Arzallusek eta Ainhoa Larrañagak ere parte hartu dute.

Ikusi gehiago: 2020ko Euskaraldian parte hartzea jaitsi zen, baina bost partaidetik bat berria izan zen

Sareko BERRIAzalea:

Irakurri berri duzun edukia eta antzekoak zure interesekoak badira, eskari bat egin nahi dizugu: Berria diruz babestea.

Zuk eta zure gisako sareko milaka irakurlek egindako ekarpenarekin, eduki gehiago eta hobeak sortuko ditugu. Eta, zuekin osatutako komunitateari esker, publizitateak eta erakundeen laguntzek bermatzen ez diguten bideragarritasuna lortuko dugu.

Euskarazko kazetaritza libre, ireki eta konprometitua eskaini nahi dizugu egunero; bizi zaren munduaren eta garaiaren berri ematen segitu.

Albiste gehiago

Gotzone Sagardui sailburua, gaur, Eusko Legebiltzarrean ©Raul Bogajo/ Foku

Osasun publikoaren lege egitasmoari «gabeziak» ikusi dizkiote EH Bilduk eta EP-IUk

Edurne Begiristain

Osasuna «politika publiko guztien» oinarrian jarri nahi dutela azaldu du Gotzone Sagardui Eusko Jaurlaritzako Osasun sailburuak, eta EH Bilduk eta Elkarrekin Podemos-IUk esan dute lan egingo dutela Eusko Legebiltzarrean Osasun Publikoaren Lege egitasmoa «hobetzeko».

Ikasle batzuk euskararen aldeko mezu bat atzean dutela, Tolosako Laskorain ikastolan. ©JON URBE / FOKU

Irakasleen euskara maila kezkagai

Irati Urdalleta Lete

Hezkuntza Legearen aurreproiektuak jasotzen du irakasleak euskaran eta euskal kulturaren transmisioan trebatzeko prestakuntzak emango dituztela. Beraz, behar besteko maila al daukate? EHUren Hezkuntza Fakultateetako zenbait irakasle gaiarekin kezkatuta daude.
Carmen Adan, Beatriz Artolazabal, Iñaki Subijana eta Blanca Rosa Barbero gaur Bilboko Auzitegi Nagusian. ©Irekia

Justizia «azkarrago eta ulergarriago» egiteko plan estrategikoa aurkeztu dute

Mikel Garcia Martikorena

2028ra arte Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako justiziaren ibilbidearen noranzkoa adieraziko duen plan estrategikoa aurkeztu dute. 1.500 milioiko gastua aurreikusi dute.

Agerraldia egin zuten atzo Eusko Legebiltzarraren aurrean. ©Berria

IAk grebara deitu ditu bigarren hezkuntzako ikasleak urriaren 27rako

Berria

EAEko Hezkuntza Legearen eta erreformen kontra eta langile klasearen interesen alde antolatzeko deia egin dute, eta mobilizazioak egingo dituzte Hegoaldeko lau hiriburuetan.

Astekaria

Asteko gai hautatuekin osatutako albiste buletina. Astelehenero, ezinbesteko erreportajeak, elkarrizketak, iritziak eta kronikak zure posta elektronikoan.

Iruzkinak kargatzen...

Izan BERRIAlaguna

Irakurleen babesa ezinbestekoa da kazetaritza independente eta konprometitua egiten jarraitzeko.