Arabako zahar etxeetan grebara deitu dute ELAk eta LABek datorren asteazkenerako

Sindikatuek eskatzen dute hitzarmenaren eztabaida mahaia «berraktibatzeko»

Babestu Arabaren elkarretaratzea zaintza ereduaren inguruan, artxiboko irudia. BABESTU ARABA
Isabel Jaurena.
2022ko irailaren 22a
15:34
Entzun

Arabako zahar etxe pribatuetako langileen lan baldintzak aldatzeko eztabaidak joan den urteko otsailean gelditu ziren. ELA eta LAB sindikatuek mahaia uztea erabaki zuten, patronalak hitzarmeneko «edozein artikulu» aldatzeari ezezkoa ematen ziola argudiatuz.

Uztailean Arabako Foru Aldundiak bilera batera deitu zituen sindikatu eta enpresak. Bilkuran nabarmendu zuten «ahal bezain azkar» deituko zutela eztabaida mahaira eta proposamen ekonomiko bat eginen zutela. ELA eta LAB sindikatuek adierazi dutenez, ordea, oraindik «ez dago berririk». «Ez gara geldirik egonen mahaia berraktibatzea lortu arte eta zahar etxeetako langile guztiak behingoz duin bihurtu arte», azpimarratu dute bi sindikatuek. Hortaz, datorren asteazkenerako grebara deitu dute.

Egoera ikusita, patronalak ELA eta LAB sindikatuei eskatu die «utzi zuten eztabaida mahaira joateko». Patronalak gehitu du «guztiaz hitz egiteko prest» dagoela.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.