Irango presidenteak bertan behera utzi du elkarrizketa bat kazetariak belorik ez zeramalako

Christiane Amanpour CNNko kazetariaren erranetan, elkarrizketa Ameriketako Estatu Batuetan zenez, uko egin dio beloa eramateari.

Christiane Amanpour presidentearen zain platoan. CHRISTIANE AMANPOUR
Isabel Jaurena.
2022ko irailaren 23a
10:15
Entzun

Irango presidenteak, Ebrahim Raisik, CNNko Christiane Amanpour kazetariarekin hitzartuta zuen elkarrizketa bat bertan behera utzi zuen atzo. Arrazoia, kazetariak beloa ez eramatea izan zen. Amanpourrek Twitterreko hari batean azaldu duenez, 40 minutu zeramatzan presidentearen zain, eta bere laguntzaileetako batek beloa eramateko eskatu zion. «Errespetu kontua» dela argudiatu zuen Raisik.

Ikusi gehiago: Mahsa Aminiren heriotzaren ondoko protestetan hildakoak 30 dira jadanik

Kazetariak azaldu zuenez, ordea, «modu onean» uko egin zion eskakizunari. «New Yorken gaude, non ez dagoen ez legerik ez ohiturarik buruan zapiak eramateari buruz», argudiatu zuen kazetariak. Amanpour Teheranen hazi zen, Irango hiriburuan, herrialde hartan kazetari lanetan ari den bitartean beloa erabiltzen duela nabarmendu zuen, hango ohiturak eta legeak betetze aldera. Baina, elkarrizketa Ameriketako Estatu Batuetan zenez, uko egin zion eskakizunari.

Amanpourrek gehitu zuen, gainera, asteak zeramatzatela elkarrizketa prestatzen, eta platoa antolatzen zortzi orduan aritu zirela.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.