Donostiako 70. Zinemaldia

Urrezko Maskorra, 'Los reyes del mundo' filmarentzat

Zuzendari onenarentzako saria Genki Kawamurarentzat izan da 'Hyakka' filmagatik.

Los reyes del mundo filmeko lan taldea. ANDONI CANELLADA / FOKU
mikel lizarralde
2022ko irailaren 24a
22:12
Entzun

Laura Mora zuzendari kolonbiarraren Lo reyes del mundo filmak irabazi du Donostiako 70. Zinemaldiko film onenarentzako Urrezko Maskorra. Zuzendari onenarentzako Zilarrezko Maskorra, berriz, Genki Kawamurarentzat izan da, Hyakka filmagatik. Zuzendari japoniarraren opera prima da.

Interpretazio sariei dagokienez, aktore onenarentzako Zilarrezko Maskorra ex aequo jaso dute Carla Quilezek (La maternal) eta Paul Kircherrek (Le lycéen), eta taldeko interpretazio onenaren saria, berriz, Renata Lermanek irabazi du El suplente filmagatik.

Epaimahaiaren sari berezia Marian Mathias zuzendari estatubatuarraren Runner filmarentzat izan da, eta gidoi onenarena Dong Yun Zhouk eta Wang Chaok jaso dute A Woman lanagatik.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.