Indarkeria matxista

49 urteko gizon bat atxilotu dute Donostian, ostatu batean emakume bati sexu erasoa egitea egotzita

Bart gauean izan da erasoa. Ertzaintzak atxilotu egin du, eta, komisariatik pasatu ostean, guardiako epaitegian utzi dute.

Indarkeria matxistaren kontrako protesta Donostian. ANDONI CANELLADA, FOKU
inaut matauko rada
2022ko irailaren 30a
13:58
Entzun

49 urteko gizon batek emakume bati sexu erasoa egin dio bart gauean, Donostiako ostatu bateko gela partekatu batean. Erasotzailea eta biktima bakarrik zeuden erasoa jazo zen unean, Eusko Jaurlaritzaren Segurtasun Sailaren arabera.

Ertzaintzak gizona atxilotzea lortu du, eta komisariara eraman du. Horren ostean, Donostiako Guardiako Epaitegiaren esku utzi dute gizonezkoa.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.