Albistea entzun
Emakumeen aurkako indarkeriari ez
Emakumeen aurkako indarkeriari ez

Espainia

Madrilek 100 euroko diru laguntza «ia unibertsal bat» onartuko du 3 urte arteko haurrak dituzten amentzat

PSOEk eta UPk 2023ko Espainiako aurrekontuak adostu dituzte. Aurreratu dutenez, «hainbat neurri sozial» hitzartu dituztelako lortu dute akordioa. Besteak beste, Renferen abonuak doakoak izango dira 2023an ere.

Yolanda Diaz eta Pedro Sanchez, atzo, Madrilgo Moncloa jauregian.
Yolanda Diaz eta Pedro Sanchez, atzo, Madrilgo Moncloa jauregian. Juan Carlos Hidalgo / EFE Tamaina handiagoan ikusi

Paulo Ostolaza -

2022ko urriak 4 16:41

Madrilen ordu batzuk barru onartuko dute 2023. urteko aurrekontuen lege aurreproiektua. Espainiako Gobernuko iturriek baieztatu dute gaur goizean goiz itxi dutela akordioa PSOEk eta UP Unidas Podemosek. Haien arabera, «inoizko gastu sozialik handiena» bermatuko duten aurrekontuak dira, legealdi honetan onartuko dituzten hirugarrenak. Pedro Sanchez Espainiako presidenteak, berak hala eskatuta, agerraldia egingo du Kongresuan zerga sistemari buruzko azken xehetasunak eztabaidatzeko.

Aurreratu dute zein izan diren aurrekontuetan onartu dituzten berrikuntza batzuk. Besteak beste, 0 eta 3 urte arteko haurrak dituzten amentzako 100 euroko diru laguntza «ia unibertsal bat» emango du Madrilek —orain arte ama langileek soilik jasotzen zuten laguntza hori—. Langabeentzako diru laguntzetan ere hobekuntzak izango direla esan dute. Gaur goizean eman dituzte xehetasunak gobernukideek, eta gaineratu dute Renferen abonuak doakoak izango direla 2023an ere.

Aurrez ikus daiteke EAJk eta EH Bilduk aurrekontu horien aldeko botoa emango dutela; baita ERCk, Mas Paisek eta Compromisek ere. EAJren eledun Aitor Estebanek atzo aurreratu zuen jeltzaleak prest daudela negoziazioei «marra gorririk gabe» ekiteko. «Borondatea» eskatu zion Moncloari, besteak beste Gernikako Estatutuak jasotako eskumenei dagokienez. Halere, atzo Bizkaia Irratian egindako elkarrizketan azaldu zuen Madrilen jarrera «ona» dela negoziazioei ekiteko.

Jeltzaleek gaur berretsi dituzte euren asmoak, eta akordio batera heltzeko «erabateko jarrera» dutela adierazi dute ohar batean. Dena den, azaldu dute harritu egin dituela PSOEk eta UPk «garaipena ospatu izanak»: «Ez luke albiste izan beharko gobernu batek aurrekontu batzuk adostu izanak. Izatekotan, albiste izango da aurrekontu horiek lege proiektu bilakatzea», esan dute. EAJk aurreratu du aurrekontuak aztertuko dituela, eta datozen egunetan areagotu egingo direla elkarrizketak Madrilekin.

EH Bilduko Mertxe Aizpuruak atzo esan zuen jada egin dituztela «lehen kontaktuak», eta gaur gehitu du «begi onez» ikusten duela akordioa, «izaera soziala duelako». Hori bai, euren proposamenak entzuteko eskatu die PSOEri eta UPri, «langile klaseari zuzendutako neurri gehiago kontuan har ditzaten krisi garai honetan».

«Gobernuak ez du ahaztu behar oraindik ez duela beharrezkoa den gehiengorik aurrekontu horiek bere horretan onartzeko. Hemizikloa osatzen dugun taldeokin hitz egiteko garaia da, bereziki ezkerrekoekin eta subiranistekin, guk ematen baitiegu gehiengoa hainbat gaitan. Entzun egin behar gaituzte, eta gure proposamenei jaramon egin», amaitu du Aizpuruak.

Aurrekontu sozialak

Gobernuko iturriek adierazi dute aurrekontu horien helburu nagusiak direla «ongizate estatua indartzea, pentsiodunen erosteko ahalmenari eustea, langile publikoen lan baldintzak hobetzea eta osasungintzara diru gehiago bideratzea».

Twitterren idatzi du akordioari buruz Yolanda Diazek, Espainiako presidenteordeak. Espainiarentzako itun «justua eta onuragarria» dela esan du: «Ziurtasuna ematen duten aurrekontuak dira, inflazioari ausart aurre egiten diotenak, eta gobernua bultzatzen ari den babes soziala eta ehun produktiboa indartzen dutenak», idatzi du. Gehitu du helburu nagusia dela familien erosteko ahalmenari eustea, eta ongizatea bermatzea.

Nabarmendu dituen neurrietako bat langabeek jasotzen duten sariarena izan da: diru laguntza horrek %60ko oinarria berreskuratuko du seigarren hiletik aurrera. Diazen arabera, 300.000 laguni eragingo die erabaki horrek. Beste neurri hauek ere aipatu ditu: pentsiodunen erosteko ahalmenari eustea, familien lege berri bat tramitatzeko aurrerapausoa ematea, 0 eta 3 urte bitarteko haurrak dituzten amentzako laguntza...

Sareko BERRIAzalea:

Udazkenean, BERRIAlagun egiteko pausoa eman dezazun, eskaintza bat egin nahi dizu BERRIAk. Herri baten kulturaren plaza da BERRIA. Kultur egitasmo, dinamika eta ekitaldi anitzen erakustoki. Euskal kulturaren inguruko informazioaren plaza handia. Azaroan eta abenduan, Euskaraldiak, Bertsolari Txapelketa Nagusiak eta Durangoko azokak hartuko dituzte, besteak beste, BERRIAren orrietako asko, paperean eta webgunean.

Albiste asko irakurriko dituzu, segur aski webgune honetan bertan. Eta eskari bat egin nahi dizugu: har ezazu konpromisoa irakurtzen duzunarekin. Irakurleen babes ekonomikoa funtsezkoa da BERRIAren etorkizuna ziurtatzeko.

Albiste gehiago

Pakistango Lahore hirian atzo egin zuten manifestazio bateko irudi bat. ©RAHAT DAR / EFE

NBEk dirua eskatu du emakumeen eskubideen aldeko taldeentzat

Ander Perez Zala

Guterresek esan du gobernuek %50 handitu behar dutela mugimenduentzako funtsa 2026rako. Emakumeen eta nesken kontrako indarkeria giza eskubideen urraketa «nagusitzat» jo du
Margaritis Schinas EBko migrazio politiken burua eta Matteo Piantedosi Italiako Barne ministroa, atzo, Bruselan. ©O. H. / EFE

Migrazio hitzarmen baten beharra berretsi dute EBko kideek

Gorka Berasategi Otamendi

Akordioa 2024ko maiatzerako nahi dute prest. Migratzaileen banaketa zehazteko sistema bat ezarriko luke

Carles Puigdemont Generalitateko presidente ohia eta eurodiputatua, Europako Parlamentuan, Bruselan ©JULIEN WARNAND / EFE

Europako Parlamentuak esan du Puigdemontek «segur aski legez kanpo» eskuratu zuela eserlekua

Mikel O. Iribar

Generalitateko presidente ohiaren defentsak adierazi du sedizio delituaren erreformak «agerian» uzten duela buruzagi independentistek «jazarpen politikoa» pairatzen dutela.

Espainiako Gobernuko presidente Pedro Sanchez, atzo, Espainiako Diputatuen Kongresuan, Madrilen. ©KIKO HUESCA / EFE

Sedizio delitua «europartzeko» asmoa azaldu du Pedro Sanchezek

MIkel O. Iribar

Espainiako presidenteak esan du konstituzioak 155. artikulua duela «etorkizuneko saiakerei aurre egiteko». JxCk «iruzurtzat» jo du PSOEk eta Podemosek aurkeztutako lege proposamena

Astekaria

Asteko gai hautatuekin osatutako albiste buletina. Astelehenero, ezinbesteko erreportajeak, elkarrizketak, iritziak eta kronikak zure posta elektronikoan.

Iruzkinak kargatzen...