«Beharrezkoa da magiaren iraganeko klixeetatik bereiztea»

'Sentsazioak' izeneko ikuskizuna estreinatu berri du Hodei magoak, Donostiako Antzoki Zaharrean. Datorren urtean antzokiz antzoki ibiltzeko lanean dabiltza.

Julen Otaegi Leonet.
2022ko urriaren 4a
17:10
Entzun

«Zuregansentsazioak bizi nahi baldin badituzu, hau zure tokia da». Hodei magoak aurretik sentitu gabekoak sorrarazi nahi ditu publikoarengan. Asmo horrekin, Sentsazioak deituriko magia ikuskizuna estreinatu berri du joan den asteburuan, Donostiako Antzoki Zaharrean. Aukera izan du birritan agertoki gainean izateko, publikoaren aurrean, etatxunditu egin ditu bere ikusleak magia trikimailuekin. Baina hortik haratago doa Sentsazioak, magoaren arabera: «Saiatzen gara publikoa antzokitik zerbaitekin ateratzen; harritzea ez da magiaren berezitasun bakarra». Hurrengo urtean Euskal Herri osoan antzokiz antzoki jarduteko asmoa dute.

Hodei magoak teknologiaren eta haren pertzepzioaren bueltan sortu du ikuskizun berria. Haren «alde onak eta txarrak» balazta batean jarri asmo ditu, publikoak bere ondorio propioak atera ditzan. «Mugikorrak, tabletak, telebista adimendunak... Gainean daramagun teknologiaz hitz egin nahi dugu, magiaren bitartez», azaldu du Hodei magoak. Ikuskizunean, magoaren eta gainean daraman mugikorraren arteko «interakzio moduko bat» egiten du. Ez du xehetasun gehiagorik eman; magiaren zirrara antzokietarako gorde nahi du. Hala ere, «taularatze harrigarria» izango dutela aurreratu du.

«Zerbait beharrezkoa da magiaren iraganeko klixeetatik bereiztea». Horixe bera izan da helburua: magiaren sektorera berrikuntza bat eramatea, eta trikimailu solteak egitea baina teknologiari buruzko istorio bat sortzea. Argiztapenez, soinuz, kolorez, kez beteriko agertokia da Sentsazioak ikuskizunarena. «Produktu sendo bat lortu nahi dugu; hortxe gabiltza, eta uste dut lortzen ari garela». Poloniako, Italiako eta Las Vegaseko (AEBak) sortzaileekin elkartu da Sentsazioak ontzeko.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.