Kaleratzeak

Siemens Gamesak 352 langile kaleratuko ditu bulegoetan

Lehen bilera egin du sindikatuekin, baina oraindik ez du argitu non izango diren kaleratzeak.

Zamudioko egoitzaren kanpoaldea. LUIS TEJIDO / EFE
joxerra senar
2022ko urriaren 4a
19:08
Entzun

Iragan astean Espainiako Estatuan 475 kaleratze egingo dituela iragarri ondotik, gaur izan du lehen bilera sindikatuekin. Bertan, zuzendaritzak zehaztu du ez diela kontratua berrituko Agredako (Soria, Espainia) lantokiko behin-behineko 80 langileri.

Gainera, 352 kaleratze bulegoetan izango dira –Sarrigurenen, Zamudion eta Madrilen–, baina oraindik ez dute zehaztu lantoki bakoitzean zenbat. Hurrengo bilera urriaren 13an egingo dute. Sindikatuek espero dute hurrengo bileran zehaztasun gehiago ematea.

ELAk «kezka handiz» ikusten du egoera, 2018tik hona kaleratzeen inguruko beste hiru negoziazio prozesu izan dituztelako. «Horiek izan ditugun bitartean, enpresak kontratatzen jarraitu du etengabe. Guretzat horrek esan nahi du kaleratze horiek ez direla behar», adierazi du Puy Remirezek, ELAren Industria Federazioko ordezkariak.

Lana eta lan baldintzeko bermatzeko konpromisoa eskatu diote enpresari. Sindikatuak «egonkortasuna eta industria plan zorrotz bat» aurkeztea galdegin dio etorkizuna bermatzeko. «Hortik ez gara mugituko, bizi izandakoak erakusten baitu kaleratze horiek ez direla beharrezkoak».

CCOOko Miguel Garcia Adaneroren arabera, kaleratzeak batik bat bulegoetan izango dira, baina zuzendaritzak bileran ez du jakinarazi zenbat izango diren Sarrigurenen, Zamudio eta Madrilen. «Ez digute argitu, eta datorren asteko enplegu mahaia osatu arte itxarongo dute».

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.