Lan istripua

Basoko langile bat hil da Aulestin, istripu batean

60 urte zituen, eta makina batek harrapatuta hil da. Aurten beharrean zela hil den 60.a da Euskal Herrian.

Hildako langileak omentzeko lore eskaintza, apirilean, Bilbon. MONIKA DEL VALLE / FOKU
2022ko urriaren 5a
08:22
Entzun

Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak jakinarazi duenez, 60 urteko basoko langile bat hil zen atzo Aulestiko Urriola auzoan (Bizkaia), makina batek harrapatuta. Iturri horren arabera, zuhaitzak mozten ari zen behargina. Medikuak istripuaren gunera iristerako hilik zen langilea.

LAB sindikatuaren zenbaketaren arabera, aurten beharrean zela hil den 60.a da Euskal Herrian, basoan lanean hil direnetan hirugarrena. Idiazabalen (Gipuzkoa) hil zen lehenengoa, ekainean, eta Zeanurin (Bizkaia) bigarrengoa, abuztuan. Mobilizazioak antolatuko dituela jakinarazi du LABek.

Gainera, salatu du basoko lanetan jarduten diren enpresa gehienek ez dituztela betetzen «euren betebeharrak» segurtasunaren arloan: «Osalanek, Lan Ikuskaritzak eta Eusko Jaurlaritzak dute egoera aldatzeko giltza», amaitu du sindikatuak.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.