Atxiloketak
Frantziako Poliziak gazte bat atxilotu du Urruñan, etxe agentzien aurkako pintaketei lotuta
Euskal Irratien arabera, Pauera eraman dute. Elkarretaratzera deitu dute arratsalderako.

Frantziako Poliziak Senpereko (Lapurdi) gazte bat atxilotu du gaur goizean Urruñan (Lapurdi). Euskal Irratien arabera, «higiezinen aurkako azken pintaketei lotuta» atxilotu dute, eta Pauera (Okzitania) eraman.
Arratsalderako elkarretaratzera deitu dute, 19:00etan Senpereko herriko etxearen parean, «gazteriaren kontrako eraso hori» salatzeko.
ð;Â;Â;´ [azken ordukoa]
— Euskal Irratiak (@euskalirratiak) October 5, 2022
Senpertar gazte bat atxilotu dute Urruñan, higiezinen kontrako azken tindaketei loturik. Pauera eraman dute. #atxiloketa @BakeBidea @Artisans_Paix
Gaurkoa ez da aurten pintaketak egiteagatik Poliziak atxilotu duen lehen gaztea. Ekainean lau lagun atxilotu zituzten, eta, iragan apirilean, beste lau. Orain arte atxilotutako zortziak egunean bertan utzi zituzten aske, kargurik gabe. Pauera eraman zituzten haiek ere.
Gaiak
Astekaria
Asteko gai hautatuekin osatutako albiste buletina. Astelehenero, ezinbesteko erreportajeak, elkarrizketak, iritziak eta kronikak zure posta elektronikoan.