Albistea entzun

Hitzarmenaren gakoak

 

Iosu Alberdi -

2022ko urriak 5

EH Bilduk aurkeztutako Ongizate Hitzarmenak hamar neurri jaso ditu, bi ataletan banatuta: ongizatea bermatzea eta aberastasuna banatzea.

 

Energiaren prezioa

 

  • Enpresa energetikoen tasen kudeaketa bertako instituzioen esku uztea.
  • 40.000 euro arteko errentei energia bono progresibo batekin laguntzea.
  • Baliabide ekonomikoak bideratzea etxebizitzen efizientzia energetikoa hobetzera.
  • Energia berriztagarrien azpiegituren eredu publiko-komunitarioa garatzea.

Soldatak eta pentsioak

 

  • Akordio Interprofesionalen bidez, soldaten debaluazioari buelta ematea.
  • 1.080 euroko gutxieneko pentsioak, eta KPIaren araberako igoerak ezartzea.

Etxebizitza

 

  • Jabego publikoko alokairuko etxebizitzen parkea handitzea.
  • Alokairuen prezioa mugatzea.
  • Hipoteken igoerari sabaia jartzea.
  • Etxebizitza alternatibarik gabeko kaleratzeak debekatzea.

Zerbitzu publikoak

 

  • Osasungintzan, behin-behinekotasuna %8ra murriztea, ratioak ezartzea eta bitartekoak bermatzea.
  • Hezkuntzan, 24.000 eurotik beherako errententzat 0-3 zerbitzua doakoa izatea, eta gainerakoan bekak eta laguntzak handitzea.
  • Gizarte zerbitzuak sendotzeko neurriak hartzea.

Garraio publikoa

 

  • Doakotasuna ezartzea 12 urtetik beherakoentzat, ikasleentzat, langabeentzat eta diru sarrera bermatzeko errenta jasotzen dutenentzat.
  • Gainerakoentzat, %80ko hobariak ezartzea.

Erreforma fiskala

 

  • PFEZ zergan zenbait neurri txertatzea.
  • Aberastasunaren eta Fortuna Handien gaineko Zerga ezartzea.
  • Zerga guztien eskumenak Hego Euskal Herriko instituzioen esku egotea.

Irabazien banaketa

 

  • Akordio Interprofesionala sustatzea banaketa «arduratsu eta eraginkor» baterako.
  • Euskal Enpresa Ereduaren aldeko akordio politiko bat egitea.

Gutxieneko soldata

 

  • Hego Euskal Herriko gobernuek negoziazio mahai bat irekitzea, 1.400 euroko gutxieneko soldata ezartzeko.

Inbertsio politika

 

  • Lehetasun berriak ezartzea: elikadura, klima larrialdia, industriaren eraldaketa, trantsizio energetikoa eta zerbitzu publikoak.
  • AHT-a alboratu eta ohiko trenbideak modernizatzea.

Gutxieneko diru sarrerak

 

  • Diru sarrerak bermatzeko eta inklusiorako sistema erreformatzea.
  • Haurrak hazteko hileroko 200 euroko prestazioa ezartzea, haiek 18 urte egin arte.

Sareko BERRIAzalea:

Udazkenean, BERRIAlagun egiteko pausoa eman dezazun, eskaintza bat egin nahi dizu BERRIAk. Herri baten kulturaren plaza da BERRIA. Kultur egitasmo, dinamika eta ekitaldi anitzen erakustoki. Euskal kulturaren inguruko informazioaren plaza handia. Azaroan eta abenduan, Euskaraldiak, Bertsolari Txapelketa Nagusiak eta Durangoko azokak hartuko dituzte, besteak beste, BERRIAren orrietako asko, paperean eta webgunean.

Albiste asko irakurriko dituzu, segur aski webgune honetan bertan. Eta eskari bat egin nahi dizugu: har ezazu konpromisoa irakurtzen duzunarekin. Irakurleen babes ekonomikoa funtsezkoa da BERRIAren etorkizuna ziurtatzeko.

Albiste gehiago

Oreka IT enpresa aurten ere Euskaraldian parte hartzen ari da. ©OREKA IT

Aholkularitza zerbitzuak, euskaraz

Oreka IT

Aholkularitza lanetan aritzen den Oreka IT enpresa Euskaraldian parte hartzen ari da, eta, guztira, 6 arigune sortu dira.

Sibari Republic goi-mailako kosmetika markako seruma bilatuenetariko bat bihurtu da bere eraginkortasun handiagatik. ©SIBARI REPUBLIC

Zimurrak 4 astean murrizten dituen Euskal seruma Donostiara heldu da

Sibari Republic

Sibari Republic goi-mailako kosmetika markako serum ospetsua erdi prezioan aurkitu ahalko da Donostian eta Bilbon abenduaren 10era arte.

RPK enpresa-talde kooperatiboak Euskaraldiarekin bat egiten du. Irudian, Euskara Batzordeko kideak. ©RPK

Euskararen erabilera sustatzen

RPK

RPK enpresa-talde kooperatiboak euskararen erabilera bultzatzen du. Euskaraldirako, zenbait arigune sortu ditu.

Astekaria

Asteko gai hautatuekin osatutako albiste buletina. Astelehenero, ezinbesteko erreportajeak, elkarrizketak, iritziak eta kronikak zure posta elektronikoan.

Iruzkinak kargatzen...

Izan BERRIAlaguna

Hitzen, ekintzen eta errimen eztanda. Herri bat BERRIAren kulturaren plazan. Baliatu udazkenean BERRIAlagun egiteko eskaintza.