93 urteko emakume bat hil da Iruñeko autobus batean, zihoan gurpil aulkia lekuz mugitu ostean

Joan den irailaren 25ean jazo zen ezbeharra. Orduko 14 kilometroko abiaduran zihoan billabesan gurpil aulkia desplazatu zenean.

Billabesa bat, Iruñean. JAGOBA MANTEROLA / FOKU.
inaut matauko rada
2022ko urriaren 7a
16:01
Entzun

Gurpil aulkian zihoan 93 urteko emakume bat hil da, joan den irailaren 25ean Iruñeko billabesa batean izan zuen ezbehar baten ostean. TCC operadoreak argitaratutako agiri baten arabera, konpainiaren 4. linean jazo zen, emakumea gurpil aulki baten gainean autobus barruan zela: Yanguas eta Miranda kaleko semaforoan geldi zegoen autobusa, eta, Conde Oliveto hiribidean sartzen ari zela, orduko 14 kilometroko abiaduran, gurpil aulkia desplazatu egin zen autobus barruan, eta jasandako kolpeen ondorioz bizia galdu du andreak.

TCCk adierazi du guztiz nahigabetuta daudela emakumearen heriotzagatik, baina adierazi dute ezbeharra jazo zen autobusak segurtasun neurri modernoenak dituela: «2021ean matrikulatutako ibilgailu bat da, oraindik fabrikatzailearen bermearekin; azken Ibilgailuen Azterketa Teknikoa (IAT) 2022ko ekainean pasatu zuen, eta zerbitzu ofizialak egiten du autobusaren mantenua. Bestalde, gidaria 12 urteko ibilbidea duen profesional bat da». Hala ere, agintariekin elkarlanean aritzeko prest dagoela adierazi du TCCk, xehetasun guztiak argitzeko.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.