Itzali dute Astigarragan atzo piztutako sutea

Autoak desegiteko enpresa batean izan da sua. Ertzaintzaren arabera, ez da zauriturik izan, baina bai kalte material handiak.

Astigarragan, sutearen tokian dira suhiltzaileak. BERRIA
2022ko urriaren 7a
22:27
Entzun

Atzo gauean Astigarragan (Gipuzkoa) piztutako sutea itzali egin dute suhiltzaileek. Bidebitarte industrialdean izan da, autoak desegiten dituen enpresa batean: su eta ke adar handiak atera dira. 21:00 aldera piztu ziren garrak, eta suhiltzaileak gau osoan aritu dira han lanean; 23:00 aldera lortu zuten sutea kontrolatzea, eta gaur goizean itzali dute guztiz.

Ertzaintzak atzo azaldu zuenez, suteak ez zuen zauriturik eragin, printzipioz ez zegoelako inor enpresan sua piztu zenean. Halere, suhiltzaileek jakinarazi dute kalte material handiak eragin dituztela garrek.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.