Txirrindularitza
Mikel Nieve erori egin da Lombardiako Giroan
Txirrindulari leitzarrak ezin izan du osatu bere ibilbide profesionaleko azken karrera.

Mikel Nievek ezin izan du esan agur, nahiko zukeen bezala. Gaur zuen bere ibilbide profesionaleko azken karrera, Lombardiako Giroan, baina helmugara iristeko 156 kilometro falta zirenean erori egin da, eta ez du ibilbidea amaitzerik izan. Nieverekin batera, Lorenzo Fortunato (Aeolus-Kometa) ere erori da, jaitsiera batean.
Bergamo eta Como artean eman behar zituen Nievek bere azken pedalkadak. 256 kilometroko ibilbidea da, eta, harekin batera, Alejandro Valverdek eta Vincenzo Nibalik ere agur esan dute gaur Lombardian.
Nievek 38 urte ditu, eta 15 urte egin ditu profesionaletan. Palmares ederra du: hiru etapa irabazi ditu Italiako Giroan —mendiko sailkapena irabazi zuen 2016an—, beste bat Espainiako Vueltan, eta beste bat Dauphinen. Sei aldiz sailkatu da lehen hamarren artean itzuli handietan. Maisua izan da, gainera, laguntzaile lanetan.
Gaiak
Astekaria
Asteko gai hautatuekin osatutako albiste buletina. Astelehenero, ezinbesteko erreportajeak, elkarrizketak, iritziak eta kronikak zure posta elektronikoan.