Etxebizitza

Etxe baten salmenta espekulatiboa salatu dute Senperen

Berrehun pertsona elkartu dira herritar talde batek antolatu duen manifestazioan

Berrehun pertsonak manifestazioa egin dute Senpere. GUILLAUME FAUVEAU
Ekhi Erremundegi Beloki.
2022ko urriaren 8a
15:18
Entzun

Hamar egunean 500.000 euroko emendatzea; 50.000 euro egun bakoitzeko. Hori da Senperen (Lapurdi) salgai ezarria izan den etxebizitza baten prezioak izan duen bilakaera. 750.000 euroan saldu zuten irailaren 3an, baina, egun gutxira, berriz salgai ezarri du jabeak, oraingoan 1.250.000 euroan. Egoera hori salatzeko, 200 bat pertsonak protesta egin dute, Herrian bizi, ez espekulatu lelopean.

Herritar kolektibo bat osatu dute, eta dei egin diote «Ipar Euskal Herriko bizimoduaz arduraturik sentitzen diren guziei» bertan parte hartzera. Horiek antolatu dute gaurko manifestazioa. «Non biziko dira gure haurrak, gure bilobak, gure gurasoak? Etxebizitzaren egoera zernahi bilakatzen ari da, gehiegizko espekulazioa herri honetan bizi diren biztanleez axolarik ez duena».

Protestan parte hartu dutenek hautetsiei dei egin diete etxebizitzaren arazoari aurre egiteko esku hartu dezaten, eta elkarlaneko ekintzara pasatzea proposatu diete herritarrei ere. Senpereko Ibarrun auzoan den etxebizitzara manifestazioa eginda bukatu dute protesta.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.