Senpereko bost hautetsik kargua utzi dute

Dominique Idiart auzapezaren kudeaketarekin desadostasunak agertu dituzte.

Dominique Idiart auzapeza. ISABELLE MIQUELESTORENA
Ekhi Erremundegi Beloki.
2022ko urriaren 10a
17:31
Entzun

Senpereko (Lapurdi) Herriko Etxeko bost hautetsik kargua uztea erabaki dute Dominique Idiart auzapezarekin dituzten desadostasunengatik. Senpertarrei helarazi dieten gutun batean salatu dute hiruzpalau pertsonako nukleo batek hartzen dituela erabaki guziak. «Abentura munizipal honetan lan egiteko engaiatu ginen, eta ez bakarrik herriko kontseiluetan eskua altxatzeko», adierazi dute Celine Mundutegi, Christine Perugorria, Pierre Faliere, Nathalie Pourteau-Zamora eta Paxkal Irubetagoienak.

Dimisio hauek zailtasunak ekar diezazkiokete Idiart auzapezari, beste bost hautetsi konbentzitu beharko baititu bere gehiengoan sartzeko. Gaur-gaurkoz, ez du erakutsi beste hauteskunde batzuetara deitzeko asmorik. 2020an hautatu zuten Idiart Senpereko auzapez; bozen bigarren itzulian, Senpere Bai ezkerreko abertzaleen babesa izan zuen.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.