Arrantzale baten gorpua topatu dute Jaizkibel inguruan, Pasaian

Gurutze Gorriko itsasontzi batek topatu du 67 urteko gizonezkoaren gorpua. Arrantzara atera da, eta senideak abisatu du falta zela.

Pasaiko kostaldea. BERRIA
2022ko urriaren 12a
17:14
Entzun

67 urteko gizon baten gorpua topatu du Gurutze Gorriko ontzi batek Jaizkibel mendiaren magalean, Pasaia aldean, Gipuzkoan. Goizaldean irten ohi zen arrantzara, eta, itzuli ez dela ikusita, familiak sorospen deia egin du eguerdian. Jaizkibeleko tiro eremuko kosta aldean egin ohi zuen arrantza, kanaberarekin. Eusko Jaurlaritzaren Segurtasun Sailak jakinarazi duenez, Ertzaintza, Gurutze Gorriak, suhiltzaileak eta Itsasoko Sorospen taldeak aritu dira gizonaren bila, eta 15:30 aldera topatu dute gorpua Gurutze Gorrikoek.

Segurtasun Sailak ikerketa ireki du gertatu dena ikertzeko.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.