Lan istripua

Jendarme bat hil da Baionan, moto istripuz

Frantziako Bankuko kamioi bat eskoltatzen ari zela anbulantzia kamioi bat jo du motozaleak.

jarraia219417.png
2022ko urriaren 13a
16:40
Entzun

Motoz zihoan jendarme bat hil da gaur goizean, D 810 errepidean, Baionan. Frantziako Bankuko kamioi bat eskoltatzen ari zen beste hiru jendarme motozalerekin batean, eta parean zetorren anbulantzia kamioi bat jo du. Baionako fiskalak ikerketa abiatu du berehala, istripuaren nondik norakoak argitzeko. Parean zetorren anbulantziaren gidaria shock egoeran da, eta Baionako ospitalera eraman behar izan dute artatzeko.

Philippe Le Moing Surzur Baionako suprefeta istripua gertatu den lekura joan da berehala. Frantziako Gerald Darmanin Barne ministroak txio batean adierazi du «tristezia handiz» hartu duela berria, eta doluminak helarazi dizkie hildako jendarmearen familiari eta lankideei.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.