Albistea entzun

Zinema

Paul Urkijoren 'Irati' filmak bi sari jaso ditu Sitgesko jaialdian

Publikoaren Sari Nagusia eta Efektu Berezien Saria eman dizkiote lanari; iluntzean izanen da sari banaketa. Filma datorren otsailean estreinatuko dute Hego Euskal Herriko zinema aretoetan.

Eneko Sagardoi, Paul Urkijo, Edurne Azkarate eta Itziar Ituño, Sitgesko jaialdian.
Eneko Sagardoi, Paul Urkijo, Edurne Azkarate eta Itziar Ituño, Sitgesko jaialdian. Siu Wu/EFE Tamaina handiagoan ikusi

Uxue Rey Gorraiz -

2022ko urriak 15

Publikoak beso zabalik hartu zuen joan den igandean Irati, filma aurreneko aldiz jendaurrean eman zenean; baita besarkatu ere, gaur baieztatu denez. Kataluniako Zinema Fantastikoaren Jaialdian izan zen estreinaldia, Sitgesen (Herrialde Katalanak), eta gaur jakinarazi dituzte, hain zuzen ere, jaialdiko sarien irabazleak. Paul Urkijo zuzendariaren lanak bi garaikur eskuratu ditu: Publikoaren Sari Nagusia da bata, ikusleek emana, eta Efektu Berezien Saria bestea.

Orain arte filma jasotzen ari den harrera ona berretsi dute sariek. Hori ikusirik, lantaldea «pozarren» da; Paul Urkijo, batik bat. Iragan igandeko estreinaldia ekarri du gogora Euskadi Irratian emandako elkarrizketa batean, eta sariak emandako epela nabarmendu. «Filmaren proiekzioa sekulako gozatua izan zen, harrera ederra jaso genuen. Saria jasota, imajinatu zer poza».

Gainera, Urkijok azpimarratu du bereziki pozgarri zaiela ikusleen saria irabazi izana. Izan ere, dioenez, horretarako egiten dute zinema; jendea gozarazteko, alegia. «Gustatu bazaie, bazaizue, baizaigu... hori da inportanteena, saririk handiena», azaldu du zuzendariak.

Iluntzean eginen dute sariak banatzeko ekitaldia Sitgesen. Halaber, jakinarazi dute noiz izanen den filma zinema aretoetan: otsailaren 24tik aurrera. Ordura arte, herritarrek haren trailerrarekin izanen dute gozatzea. 105 segundoko dosia sarean ikusgai da joan den astelehenetik.

Ikusi gehiago: 'Irati' filmaren trailerra sarean ikusgai da jadanik

Zinema aretoetara iritsi aurretik, baina, beste jaialdi batean ere emanen dute Irati Donostiako Beldurrezko eta Fantasiazko astean emango dute, jaialdia zabaltzeko, urriaren hondarrean.

Sareko BERRIAzalea:

Irakurri berri duzun edukia eta antzekoak zure interesekoak badira, eskari bat egin nahi dizugu: Berria diruz babestea.

Zuk eta zure gisako sareko milaka irakurlek egindako ekarpenarekin, eduki gehiago eta hobeak sortuko ditugu. Eta, zuekin osatutako komunitateari esker, publizitateak eta erakundeen laguntzek bermatzen ez diguten bideragarritasuna lortuko dugu.

Euskarazko kazetaritza libre, ireki eta konprometitua eskaini nahi dizugu egunero; bizi zaren munduaren eta garaiaren berri ematen segitu.

Albiste gehiago

Manuel Asin, Rebeca Esnaola eta Teresa Morales de Alava, atzo, Ikuspuntu jaialdiaren aurkezpenean, Iruñean. ©IÑIGO URIZ / FOKU

Ehun film inguru emango dituzte Iruñeko Ikuspuntu jaialdian

Uxue Rey Gorraiz

Ehun film inguru emango dituzte Iruñeko Ikuspuntu jaialdian, hilaren 27tik apirilaren 1era. Peter Nestlerri eskainiko diote atzera begirakoetako bat

'Lavinia' antzezlaneko aktore taldea ©Arriaga antzokia

'Lavinia' obraren estreinaldia atzeratu du Arriaga antzokiak

Mikel Lizarralde

Aktoreetako batek atzoko entseguan min hartu zuen, eta bertan behera utzi dituzte gaur eta biharko iragarritako emanaldiak. Maiatzaren 22an estreinatuko du obra Kabia konpainiak euskaraz, eta 24an gaztelaniaz emango du

Arantza Santestebanen <em>918 gau</em> filma. ©BERRIA
Euskadiko Orkestrak hainbat ikasleren aurrean emandako kontzertua, atzo, Kursaalean. ©IDOIA ZABALETA / FOKU

Ravelen 'Bolero' obra interpretatu du Euskadiko Orkestrak, Kursaalean

Miren Mujika Telleria

Lau kontzertu egin ditu denera Euskadiko Orkestra Sinfonikoak azken bi egunetan, Gipuzkoako milaka ikasleren aurrean

Astekaria

Asteko gai hautatuekin osatutako albiste buletina. Astelehenero, ezinbesteko erreportajeak, elkarrizketak, iritziak eta kronikak zure posta elektronikoan.

Iruzkinak kargatzen...