Ezbeharra

Eskalatzaile bat hil da Delikako ur-jauzian

Istripu bat izan du, eta gorpua ateratzeko lanean ari dira Ertzaintza eta suhiltzaileak.

Erreskate lanak, gaur arratsaldean. ARABAKO FORU SUHILTZAILEAK
2022ko urriaren 15a
20:20
Entzun

Eskalatzaile bat hil da Delikako ur-jauzian (Araba), Nerbioi ibaiaren sorburuan, Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak jakinarazi duenez. Gizonak istripu bat izan du 14:00ak aldera, eremu harritsu batean. Ertzaintza eta Arabako suhiltzaileak bertaratu dira eremura, baina ezin izan dute gizonezkoa salbatu. Azaldu dutenez, iristea zaila den eremu batean gertatu da ezbeharra, eta erreskate operazioak zenbait ordu iraun ditzake.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.