Ikastolen jaiak

Jendetza elkartu da Tafallan, aurtengo Nafarroa Oinez-en

Asteburu osoko jaia ospatu dute. Garces de Los Fayos ikastolak zor ekonomikoari aurre egiteko erabiliko dute dirua.

2022ko urriaren 16a
21:15
Entzun

Kilometroak jaiari bezala, Nafarroa Oinez-i ere lagundu dio eguraldiak aurtengoan. Tafallan (Nafarroa) herenegun hasi ziren Nafarroa Oinez ospatzen, eta atzo izan zen «egun handia».

Ekitaldi nagusia ere, beraz, atzo egin zuten. Han izan dira Ikastolako eta Nafarroako Gobernuko ordezkariak. Nafarren hizkuntza eskubideak errespetatuko dituen legedia aldarrikatu zuten, eta Jose Maria Aierdi gobernuko ordezkariak zoriondu egin zituen ikastolako arduradunak, jaia bizirik mantentzeagatik.

Lortutako diruarekin ez dute inbertsio «handirik» egiteko asmorik: «Estutzen gaituzten eta lo egiten uzten ez diguten zorrei aurre egin nahi diegu», azaldu zuen Paula Arregik, Tafallako Ikastolako zuzendariak.

Asteburu osoan egitarau oparoa izan dute. Lau gune izan dira ia bi kilometrotan banatuta, eta haurrak izan dituzte erdigunean: Sustrai, Hazi, Zuhaitz eta Kimu.

Datorren urterako lekukoa Etxarriko (Nafarroa) Andra Mari Ikastolari eman diote.

Ikusi gehiago:Haurrak bestaren erdigunean

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.