Sutea

Sua piztu da berriz Ezkaba mendian

Antsoaingo herri zaharreko baselizan hasi da sua, eta goizaldean kontrolpean hartu dute

Suhiltzaileak, Antsoaingo herri zaharreko baseliza inguruan. NAFARROAKO SUHILTZAILEAK
2022ko urriaren 17a
07:22
Entzun

Suhiltzaileak kontrolpean hartu dute gauean Antsoaingo herri zaharreko baselizan (Nafarroa) bart pizturiko sua, Ezkaba mendian. Agintariek esan dutenez, ez da baso sutea, baizik eta eraikinean pizturikoa.

Antsoaingo herritarrek eta suhiltzaileek su-ebakiak egin dituzte baselizaren inguruan, sua mendira zabal ez dadin. Herriko etxeak ez dira arriskuan egon, eta biztanleek ez dute atera behar izan.

Baseliza erre du suak.

Irailaren amaieran beste sute bat piztu zen Ezkaban. Orduan, Nafarroako Gobernuko Barne zuzendari Amparo Lopezek herritarrei eskatu zien ez joateko suak kiskalitako guneetara, arriskutsua zela eta. Sua eskualdeko garraio publikoko ibilgailuen gordetegira hurbildu zen orduan, eta pertsona zaurgarriak dauden Xabierko Frantziskoren egoitzara. Halere, azkenean ez zuten hustu behar izan azken hori.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.