Metalen arrastoak aurkitu dituzte fruitu lehorren ontzietan

Alesto, Consum, Carrefour, Dia, Eagle eta Eroski marketako produktuak dira. Aesan Espainiako Elikagaien eta Elikaduraren Segurtasunerako Agentziak herritarrei gomendatu die fruitu lehor horiek ez jateko, eta erosi dituzten lekura itzultzeko.

Aesanek kaltetuta dauden produktuen argazkia zabaldu du. AESAN
jone arruabarrena
2022ko urriaren 19a
11:18
Entzun

«Gorputz metaliko arrotzak» agertu dira Alesto, Consum, Carrefour, Dia, Eagle eta Eroski marketako fruitu lehorren ontzietan, Aesan Espainiako Elikagaien eta Elikaduraren Segurtasunerako agentziak jakinarazi duenez.

Agentziak produktu horiek erosi dituzten herritarrei gomendatu die fruitu lehor horiek ez jateko, eta erosi dituzten lekura itzultzeko. Zehazki, bederatzi sortatan aurkitu dituzte metalen arrastoak: almendretan, kakahueteetan eta cocktail esaten zaien nahasketetan; 40 eta 200 gramo arteko bilgarrietan.

Herritarrek sorta horiek identifikatzeko beste datu batzuk ere eman ditu agentziak: Alesto, Consum, Carrefour, Dia eta Eagle marketako poltsen iraungitze data 2023ko uztailaren 20koa da, eta Eagle markak baditu 2023ko apirilaren 6 eta 9an eta uztailaren 1ean iraungitzen diren beste poltsa batzuk ere. Kaltetuta dauden Eroskiko produktuei dagokienez, eztia daukaten kakahueteen 100 gramoko poltsak dira, eta maiatzaren 25an daukate iraungitze data.

Europako Elikagaien Alerta Sarea produktuak merkatutik erretiratzeko lanetan ari da jada.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.