Atxiloketak

Aske geratu dira Espainiako Poliziak Iruñean atxilotutako bi lagunak

Jardun koordinakundeko kidea da atxilotuetako bat. Gorroto delitua egotzi diote. Aske antolakundeak elkarretaratzera deitu du, iluntzerako.

Aske antolakundeak urriaren 12an Iruñean egindako manifestazioa. ASKE ANTOLAKUNDEA
2022ko urriaren 20a
15:57
Entzun

Espainiako Poliziak bi lagun atxilotu ditu gaur goizean Iruñean, Jardun koordinakundearen baitako Aske antolakundeak jakinarazi duenez. Handik ordu gutxira gehitu du aske utzi dituztela biak. Atxilotuetako bat Jarduneko kidea dela eta, haren egoeraren berri ere eman du koordinakundeak. Azaldu duenez, komisarian deklaratu ostean aske utzi dute, baina «gorroto delitua» egotzi diote.

Askek hilaren 12an Hego Euskal Herriko hiriburuetan egindako mobilizazioen harira egin ditu Espainiako Poliziak atxiloketak, antolakundeak azaldu duenez. «Ez da harritzekoa erantzuna okupazio hori gauzatzen duten indar jazartzaileen eskutik etorri izana, Euskal Herriak pairatzen duen okupazio militarraren aurka egindako mobilizazioen erantzun gisa».

Errepresioaren aurka «antolatzera» deitu du Askek. Halaber, gaurko atxiloketak salatzeko elkarretaratzea egingo dutela jakinarazi du: gaur, 20:00etan, Iruñeko Nabarreria plazan.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.