Uharte Arakilen piztutako sutea kontrolatutzat jo dute

Atzo piztu zen. Sarbide zaileko eremu batean gertatu zen, Uharte Arakil (Nafarroa) eta Aralar artean.

Sutea piztu zen atzo Aralar eta Uharte Arakil artean. NAFARROAKO SUHILTZAILEAK
2022ko urriaren 21a
10:20
Entzun

Uharte Arakil udalerriaren (Nafarroa) eta Aralar mendigunearen artean bart gauean piztutako sutea kontrolatutzat jo dute. Hala iragarri du SOS Nafarroak bere Twitter kontuaren bidez. «Argiaren baldintzek ahalbidetzen dutenean, aireko bitartekoak gehituko dira sua itzaltzeko lanak osatzeko», gehitu du. Suhiltzaileek nabarmendu dute orbela erre dela gehienbat.

Euren erranetan, sarbide zaileko eremu batean piztu da sutea, eta ezin izan dituzte ibilgailuak bertara hurbildu. Hortaz, «suhiltzaileek zutik lan egin behar izan dute», argitu du SOS Nafarroak. Suhiltzaileak ez ezik, Guardia Zibila, Foruzaingoa eta Uharte Arakil udalerriko bizilagunak ere laguntzera bertaratu dira.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.