Rincón dero Berde
Panticosa inguruko Rincón dero Berdeko paraje ederrak ezagutu ditugu, ibilbide atsegina eginez.

Abiapuntura iristeko, Panticosa herritik ateratzen den "El Sarrio" izeneko tren txikia hartu dugu eta Riperako haranera igo gara. Hemendik aurrera, Rincón dero Berderaino oinez joan gara. Aterpe txiki baten ondotik pasa eta pistan zehar aurrera egin dugu. Berehala, gure aurrean Tendenera ur-jauzia agertu zaigu. Riperako haranean murgilduz joan gara eta konturatu orduko Rincón dero Berdeko parajeetara iritsi gara. Pistatik aurrera segi eta ingurune honen ikuspegi ederra eskaintzen duen behatokira iritsi gara. Aurrera segituz gero, aterpera helduko ginateke, baina hemen buelta ematea erabaki dugu.
Gaiak
Astekaria
Asteko gai hautatuekin osatutako albiste buletina. Astelehenero, ezinbesteko erreportajeak, elkarrizketak, iritziak eta kronikak zure posta elektronikoan.