Polizia operazioak

«Antza denez ETArena» zen zulo bat topatu du Ertzaintzak Aizkorrin

Poltsa bat zegoen barnean, mota ezberdinetako lau lehergarrirekin, metxa arrastoekin eta Goma motako bi kilo lehergairekin.

Ertzaintzak Aizkorrin (Oñati, Gipuzkoa) topatutako zuloa, barnean lehergailuak egiteko materialarekin. ERTZAINTZA
Paulo Ostolaza.
2022ko urriaren 23a
12:00
Entzun

Ertzaintzak gaur goizean jakinarazi duenez, «antza denez ETArena» izandako zulo bat topatu du Aizkorrin (Oñati, Gipuzkoa); zehazki, Arriona zuhaiztian. Poltsa bat zegoen barnean, mota ezberdinetako lau lehergarrirekin, metxa arrastoekin eta Goma motako bi kilo lehergairekin. Ezkutalekuak urteak zeramatzan abandonatuta.

Ertzaintzak uste du zuloa ETArena dela oso urrun zegoelako, heltzea zaila den leku batean: harri tartean zegoen, lurretik bi metrora dagoen barrunbe batean. Harriz estalita zegoen ezkutatutako materiala. Dena den, ikerketa bat zabaldu du Poliziak.

Azaldu duenez, zulo horren aurkikuntza Ertzaintzak etengabe zabalik duen ikerketa prozesuaren emaitza da. Helburua da «argitu gabeko ETAren atentatu bakoitza argitzea», haien arabera.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.