Aplikazioak

Itzuli da Whatsapp

Goizeko bederatzietatik hamaiketara arazoak izan ditu mezularitza zerbitzuak. Bereziki taldeek eman dituzte akatsak.

jarraia219905.jpg
Paulo Ostolaza.
2022ko urriaren 25a
09:43
Entzun

Zuri ere ez dizu funtzionatu Whatsappek gaur goizean? Lasai, ez zara bakarra izan eta. Mezularitza zerbitzu ospetsua erori egin da, eta arazoak eman ditu mundu osoan gaur goizeko bederatzietatik hamaiketara. Bereziki taldeetara igorritako mezuetan izan dira akatsak. Ezin izan dira mezuak bidali eta jaso.

Ez da ohikoa aplikazioak gisa horretako akatsak izatea, baina iazko urrian ere, adibidez, erori ziren Facebook, Instagram eta Whatsapp. Hiru aplikazioek orain arte izandako etenaldirik luzeena izan zen, antza, zerbitzarien konfigurazioan izandako aldaketa batzuen ondorioz. Urriaren 5eko 17:30etik gauerdira arte izan zituzten konexio arazoak. Horren ondorioz, 5.000 milioi euro inguru galdu zituen Facebookek.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.