Indarkeria matxista

Gizon bat atxilotu dute Gasteizen, bikotekide ohiari jazartzea egotzita

Bikotekide ohiaren etxeko atea behin eta berriz jotzen aritu zen gizonezkoa.

Indarkeria matxistaren aurkako elkarretaratze bat Gasteizen. JAIZKI FONTANEDA/ FOKU
Edurne Begiristain.
2022ko urriaren 25a
11:17
Entzun

Gasteizko Udaltzaingoak 49 urteko gizon bat atxilotu zuen atzo, genero indarkeria egotzita. Udaltzaingoak jakinarazi duenez, bikotekide ohia jazarri egin zitzaion, etxeko atea behin eta berriro joz eta txirrina joz. Polizia iritsi zenerako, ustezko erasotzailea alde eginda zegoen, baina udaltzainek inguruan topatu zuten, Foru kalean, eta bertan atxilotu zuten.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.