BetiONeko greba batzordeak eta enpresak akordioa lortu dute soldata KPIaren arabera igotzeko

ELA eta LAB sindikatuen arabera, 2022ko KPIaren igoeraren arabera igoko diete soldata langileei: %6,4

BetiON zerbitzuko langileak, greban. LAB
inaut matauko rada
2022ko urriaren 25a
17:40
Entzun

Eusko Jaurlaritzaren BetiON telelaguntza zerbitzuko langileek lortu dute 2022ko oinarrizko soldata urteko KPIaren igoeraren arabera —%6,4— handitzea. ELAk eta LABek eman dute akordioari buruzko informazioa, enpresa batzordean gehiengoa duten sindikatuek. Antza, soldata igoera horren erdia «linealki» aplikatuko da, langile kategoria «baxuenen eta altuenen arteko aldeak» murrizteko.

Tunstall enpresak zuen zerbitzua emateko esleipena irailaren 30era arte, eta adierazi dute soldata igoera hori esleinpena zer enpresak duen jakin eta negoziazioei berriro ekin arte mantenduko dela.

63.000 pertsonari baino gehiagori ematen diote zerbitzua 265 langileek, eta 2021eko azarotik ari dira enpresarekin negoziatzen hitzarmen berria sinatzeko. Langileak martxoan hasi ziren grebak egiten, negoziazioen blokeo egoera salatzeko.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.