Bankuak

Kutxabank Internet bidezko zerbitzua berreskuratzen ari da

Goiz osoan etenda egon ondoren, eragiketa batzuk egin daitezke dagoeneko. Apurka itzuliko da eraginkortasun osora.

jarraia220044.jpeg
Imanol Magro Eizmendi.
2022ko urriaren 28a
13:00
Entzun

Kutxabank hasi da Internet bidezko zerbitzua berreskuratzen. Ia goiz osoan etenda egon ondoren, eragiketa batzuk egin daitezke dagoeneko. Dena den, orain ezin du zerbitzu osoa eman, eta bankuko arduradunek gogoratu dute bezeroek bulegoak eta kutxazain automatikoak eskura dituztela. Kutxabankek zehaztu du apurka berreskuratuko duela zerbitzu osoa, eta horretarako lanean ari dela.

Goiz zaila izan du Kutxabankek. Bankuak azaldu duenez, «arazo tekniko» batek eragin du Internet zerbitzuaren etena, baina ez du zerikusirik 2020an antzeko egoera bat eragin zuenarekin. Ordukoan, sistemak ezin izan duen kudeatu kolpetik jasandako informazio trafiko handia. Ez Bizum, ez Kutxabank Pay, ezta transferentzia arruntik ere: gaur goizean ezin izan da Internet bidezko eragiketarik egin Kutxabanken sarearen bitartez.

Hil amaierako eta hasierako egunak mugimendu handikoak izaten dira, eta horren eraginez erori zen sarea 2020ko udazkenean. Bankuak, baina, ukatu egin du gaurko arazoak ordukoarekin harremanik duenik. «Bestelako arazo tekniko bat da», zehaztu dute. Zalantzaren bat duten bezeroei gomendatu diete beren kudeatzaileekin harremanetan jartzeko.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.