LAN ISTRIPUAK

Langile bat hil da Andoaingo Antex Fibresen, makina batek harrapatuta

13:00 aldera jazo da ezbeharra. LAB sindikatuaren arabera, aurten Euskal Herrian lanean hil den 64. pertsona da.

Lan heriotzen aurkako elkarretaratzea Errenterian, artxiboko irudi batean. MONIKA DEL VALLE / FOKU
inaut matauko rada
2022ko urriaren 29a
18:35
Entzun

Andoaingo (Gipuzkoa) Antex Fibres enpresaren lantegian 47 urteko langile bat hil da gaur goizean, makina batek harrapatuta. LAB sindikatuak jakinarazi du lan heriotza, eta aurten Euskal Herrian lanean hil den 64. pertsona dela adierazi dute. Duela bi aste garraiolari batek ere bizia galdu zuen lanean ari zela.

LABek adierazi du «kapitalismoak eragindako» heriotza izan dela, eta doluminak eta elkartasuna adierazi dizkie senideei, lagunei eta lankideei.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.