India

Gutxienez 141 lagun hil dira Indian, zubi eseki bat amildu ostean

Gujarat estatuan gertatu da ezbeharra, herrialdearen mendebaldean. Berritu berria zegoen zubia; duela lau egun ireki zuten.

Indiako Gujarat estatuan erori den zubia, gaur. BERRIA
Paulo Ostolaza.
2022ko urriaren 30a
19:17
Entzun

Ezbehar larria gertatu da Indiako Gujarat estatuan, herrialdearen mendebaldean: zubi eseki bat amildu da, eta gutxienez 141 lagun hil dira. Beste 20 inguru larri ospitaleratu dituzte, eta 177, berriz, erreskatatu egin dituzte. Lekukoen arabera, erori denean 500 lagun inguru zeuden zubian.

Erori den zubia, Morbi izenekoa, zaharra zen, britainiarren garaikoa. Duela gutxi, ordea, eraberritu egin zuten, eta duela lau egun eskas zabaldu zuten. Rusal Brijex Merja ministroak adierazi duenez, gobernuak bere gain hartuko du istripuaren ardura, eta biktimen familientzako laguntzak hitzeman ditu.

Gehitu du erreskate lanetan dabiltzala oraindik —han gaua da—.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.