Sare sozialak

Instagramek arazoak izan ditu mundu osoan

Meta konpainiak astebetean konektatzeko duen bigarren arazoa da, asteartean Whatsappekin izan zuen arazoaren ostean.

Kaltetuetako batzuek jaso duten mezua, ingelesez. BERRIA
jon ordonez garmendia
2022ko urriaren 31
17:26
Entzun

Atzo14:00etan Instagram sare soziala arazoak izaten hasi zen mundu osoan, eta milaka erabiltzailek ezustekoa hartu zuten: batzuek salatu zuten beren kontua bertan behera utzi zutela, eta beste batzuek hainbat jarraitzaile galdu zituztela bat-batean. Hiru ordu pasatxo iraun zuen arazoak, eta arratsalde erdirako konpondua zen.

Ikusi gehiago:BERRIAren Instagrameko kontua

Instagram erorita, Twitterren bildu zituzten erabiltzaileek beren kexuak tarte horretan, #instagramdown traolarekin. «Zure kontua bertan behera utzi dugu. 30 egun dauzkazu erabaki horren kontra egiteko» mezua jaso zuten Instagrameko zenbait erabiltzailek. Gainera, mezuan jakinarazten zitzaien erabakia behin-behinekoa izanagatik behin betikoa izan zitekeela.

Erabiltzaileek Instagramekin harremanetan jarri nahi izan zuten, eta horrek Instagramen laguntzarako orria erortzea ekarri zuen, eskaera kopuru handiagatik. 15:15ean Instagramek berak aitortu zuen arazoak zituela. Lehenbailehen konpontzen ahaleginduko zirela esan zuen, eta barkamena eskatu zien erabiltzaileei.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.