Kazetaritza

Kazetarien aurkako krimenak zigorrik gabe ez uzteko eskatu dute

Kazetarien Aurkako Krimenen Zigorgabetasuna Amaitzeko Munduko Eguna da gaur, eta Mugarik Gabeko Kazetariak elkarteak eta zortzi herrialdetako zortzi fiskalek adierazpen bat sinatu dute.

Protesta bat, Mexikon. ISAAC ESQUIVL / EFE
urtzi urkizu
2022ko azaroaren 2a
12:21
Entzun

Mugarik Gabeko Kazetariak elkarteak eta zortzi herrialdetako zortzi fiskalek adierazpen bat sinatu dute. Sinatzaileek hamar konpromiso hartu dituzte, kazetarien aurkako krimenen egileak auzitara eramateko helburuarekin. «Fiskalen ekimena oinarrizko baldintza izango da, kazetarientzat eremu libre eta segurua izateko», dio adierazpenak. Adierazpena sinatu duten fiskalak herrialde hauetakoak dira: Mexiko, Brasil, Gambia, Kongo, Kongoko Errepublika Demokratikoa, Erresuma Batua, Eslovakia eta Serbia.

Unescok Kazetarien Aurkako Krimenen Zigorgabetasunari Amaiera Emateko Munduko Eguna izendatu zuen, Malin 2013ko azaroaren 2an hil zituzten Ghislaine Dupont eta Claude Verlon kazetariak gogoratzeko. Gaiaren inguruko kontzientzia zabaldu nahi du Unescok, eta zenbait herrialdetako justizia erakundeak mobilizatu.

Mugarik Gabeko Kazetariek salatu dutenez, 2010etik gaur arte mila kazetari eta hedabideetako langile baino gehiago hil dituzte; 2016tik, 118 kazetari desagertuta daude. Unescok eman dituen datuen arabera, bestalde, kazetarien aurkako hilketen hamarretik bederatzi zigorrik gabe gelditzen dira.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.