Lan heriotzak

Langile bat hil da Gasteizko Mercedesen, istripu ez-traumatiko batean

50 urte zituen, eta LEDHR Ingenieria y Servicios enpresarentzat lan egiten zuen. Aurten hildako 65 langilea da.

Lan istrpuak salatzeko mobilizazio bat. BERRIA
jokin sagarzazu
2022ko azaroaren 2a
21:30
Entzun

Asteazken arratsalde honetan langile bat hil da Mercedes-Benz enpresak Gasteizen duen lantegian, LABek jakinarazi duenez. 50 urte zituen,eta LEDHR Ingenieria y Servicios enpresarentzat lan egiten zuen. Sindikatuaren arabera, istripu ez-traumatiko bat izan da heriotzaren arrazoia. LABek salatu duenez, halako gertakariak «ez dira kasualitatea»; beharginen lan baldintza «prekarioen» emaitza direla nabarmendu du.

Sindikatuaren zenbaketaren arabera, Euskal Herrian aurten hildako 65 langilea da. Azken-aurreko heriotza larunbatean gertatu zen, Andoaingo Antex Fibres enpresan.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.