Espazioaren esplorazioa

Txinako espaziontzi bat Ozeano Barean erori da

Espaziontziak hogei tona inguruko pisua zuen, baina atmosferarekin talka egin duenean zati handi bat desintegratu da.

Joan den urtean Txinak jaurtitako Ibilbide Luzeko 2F espazio ontzia. ÁLVARO ALFARO / EFE
Isabel Jaurena.
2022ko azaroaren 4a
10:02
Entzun

Txinak jaurtitako espaziontzi bat Lurrera erori da gaur, Ibilbide Luzeko-5B Y4 espaziontzia da, zehazki. Objektuak hogei tona inguruko pisua bazuen ere, atmosferarekin talka egitean zati handi bat desintegratu da. Goizean zaila izan da jakitea noiz eta non eroriko ziren ontziaren zatiak, baina bere ibilbidea kalkulatu dute. Hala ere, Ameriketako Estatu Batuetako Armadak adierazi duenaren arabera, espaziontzia Ozeano Barearen hegoaldean erori da.

Ez zegoenez argi objektua non eroriko zen, espaziontziak zeharkatuko zuen aire eremua itxita egon da gaur goizean. Bartzelonako aireportuak, adibidez, ordu batez gelditu ditu bertatik irtetekoak eta bertara iristekoak ziren hegaldiak, baina jada zabaldu dute aire eremua. Zerbitzuen etete horrek ondorioak izanen ditu gaur. Euskal Herriko aireportuetan ere eragina izan du: Nafarroan, adibidez, 08:38tik 09:38ra bertan behera gelditu dira hegaldi guztiak; eta Loiun (Bizkaia), berriz, atzerapenak egon dira Bartzelonarekin lotura zuten hegaldietan.

Azkeneko bi urteetan hirugarren aldia da Txinako autoritateek gisa honetako arazoak eragin dituztela. NASA Ameriketako Estatu Batuetako Espazio Agentziaren erranetan, «arduragabekeria» bat da. Joan den uztailaren bukaeran, Indiako ozeanoan erori zen Txinako beste espaziontzi baten zaborraren gehiengoa. 2021ean ere antzekoa gertatu zen, eta NASAk idatzi bat zabaldu zuen: «Argi dago Txina ez dela betetzen ari bere zabor espazialari buruzko estandar arduratsuak».

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.