Trafikoa

Jaurlaritzak Bide Segurtasunaren Aldeko Euskal Ituna izenpetu du hamalau erakunderekin batera

2030. urterako erdira murriztu nahi dituzte auto istripuetako biktimak, eta 2050. urterako biktimarik ez izatea lortu nahi dute

Bide Segurtasunaren Aldeko Euskal Itunaren aurkezpena, gaur. IREKIA
iraia vieira gil
2022ko azaroaren 4a
16:30
Entzun

Bide Segurtasunaren Aldeko Euskal Ituna sinatu du gaur Eusko Jaurlaritzak, foru aldundiekin eta beste 11 erakunderekin batera, eta 17 konpromiso izenpetu dituzte, «bizimodu osasungarria bermatu eta ongizatea sustatzeko» eta «hiriak inklusiboak, seguruak, erresilienteak eta jasangarriak izateko» helburuarekin, Iñigo Urkullu lehendakariak azaldu duenez. Bi ideia horiek, bestalde, bat egiten dute Euskadiko Segurtasun Publikoarekin eta Nazio Batuen 2030 Agendarekin.

Auto istripuak dira, Osasunaren Mundu Erakundearen arabera, auto istripuek eragiten dituzte heriotza gehien 5-29 urte bitarteko ume eta gazteen artean. Hala eta guztiz ere, azken 22 urteotan auto istripuetan hildakoen kopurua murriztu egin da: 218 heriotza izan ziren 2000. urtean, eta 45 aurten. Mundu osoan, berriz, 3.700 pertsona hiltzen dira egunero auto istripuetan. Hildako bakoitzeko, gainera, larri zauritutako bost pertsona dira.

Bi xede zehaztu dituzte: 2030. urterako trafiko istripu baten ondorioz hildako eta larri zauritutako pertsonen kopurua erdira murriztea; eta 2050. urterako ez egotea errepidean hildakorik eta larri zauritutakorik.

Era berean, mugikortasun osasungarri eta aktiboa, garraio publikoen erabilera eta kolektibo ahulenentzako –umeak, adineko pertsonak, txirrindulariak...– laguntza sustatu nahi dute itunarekin. Lehendakariaren hitzetan, pertsonak dira Bide Segurtasunaren Aldeko Itunaren «erdigunea». Hala, trafiko istripuetako biktimen «babesa» eta «laguntza psikologiko, sozial eta legala» bermatuko ditu itunak.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.