HAUTESKUNDEAK

Begoña Alfaro Ahal Dugu-koa izanen da Zurekin Nafarroa koalizioko hautagaia

Alfarok 544 militanteren botoa jaso du Ahal Dugu-ko primarioetan

jarraia220317.jpg
Ion Orzaiz.
2022ko azaroaren 4a
16:32
Entzun

Begoña Alfaro Garcia izanen da Zurekin Nafarroa ezkerreko koalizioko hautagaia heldu den urteko foru hauteskundeetan. Koalizioaren oinarrien arabera, Ahal Dugu alderdiari dagokio Nafarroako zerrendaburua aukeratzea; Batzarreri, berriz, Iruñeko eta Tuterako alkategaiak aukeratzea; eta zerrenda horietako bigarren eta hirugarren postuak aukeratzea Ezker Batuari dagokio.

Nafarroako presidentegaia aukeratzeko tenorean, primarioak antolatu dituzte Ahal Dugu-ko arduradunek. Alfaro izan da hautagai bakarra, eta 544 militanteren botoa jaso du. Hortaz, hura izanen da koalizioko zerrendaburua ere. «Pozteko modukoak dira emaitza hauek», azaldu du Alfarok: «Alderdiko koordinatzaile postura aurkeztu nintzenean baino ehun bat boto gehiago jaso ditut orain. Zerrenda bakarra aurkeztuta, militantziaren botoa apaltzeko joera egon ohi da, baina emaitza hauek oso onak dira». Hautagaiaren irudiko, alderdia «batuago» dagoen seinale da: «Ahal Duguren koordinaziora iritsi nintzenean, nire helburuetako bat izan zen alderdi barruko sentsibilitate guztiak batzen, uztartzen eta gehitzen saiatzea; baina ez soilik alderdi barruan, baita Nafarroako esparru aurrerazale osoan ere».

Alfarorekin batera, hauek izanen dira Ahal Dugu-k aurkeztuko dituen hautagaiak Zurekin Nafarroa koalizioaren zerrenda osatzeko: Daniel Lopez, Fatima Djarra, Txema Burgaleta, Mari Gomez eta Txuma Uharte.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.