Zaborra

Atez atekoa utziko dute Alegian, galdeketa batean horrela erabakita

Atzo eta gaur artean galdetu diete herritarrei zaborra biltzeko sistemaren inguruan, eta edukiontzien alde egin du gehiengoak.

Alegiako plaza. HITZA
xabier martin
2022ko azaroaren 5a
20:26
Entzun

Alegian (Gipuzkoa) atez ateko bilketa egiten da 2013. urteaz geroztik, baina sistema hori bertan behera utziko du udalak, herritarren artean galdeketa bat egin ondoren. Atzo eta gaur artean edukiontzien, atez ateko bilketaren eta sistema misto baten artean bozkatu dute herritarrek, eta, udalak jakinarazi duenez, 356 bozkekin gailendu da edukiontzien sistema. 182k atez atekoari eustearen alde egin dute, eta 31k mistoaren alde. Horren bestez, Tolosaldean atez ateko sistemari eusten zion udalerri bakarrak bazterrean utziko du zaborra kudeatzeko sistema hori.

Aurtengo otsailean zaborra biltzeko sistemaren inguruko galdeketa sustatzen hasi zen Aurrera Alegia udal taldea, eta galdeta hori loteslea izan da, azkenerako. 1.700 biztanle ditu Alegiak.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.