Albistea entzun

Lan gatazkak

Garraiolariak grebara deitu dituzte, igande gauaz geroztik

Martxoan ez bezala, oraingoan Hiruk erabaki du protestarekin bat ez egitea. Deitzaileek salatu dute kostuen igoerak tarifan ez direla islatzen.

Kamioi ilara bat Iruñeko sarrera batean, joan den martxoko greban.
Kamioi ilara bat Iruñeko sarrera batean, joan den martxoko greban. Jagoba Manterola / Foku Tamaina handiagoan ikusi

Iker Aranburu -

2022ko azaroak 7 20:19

Aurten bigarren aldiz, mugagabeko grebara deitu dituzte Hego Euskal Herriko garraiolariak, datorren igande gauerditik aurrera. Arrakasta izan zuen martxoko deialdiak, Bilboko portuan batez ere, baina ikusteko dago zer gertatuko den oraingoan, orduan ez bezala, oraingoan protestarekin bat ez egitea erabaki baitu garraiolari autonomoen erakunde handienak, Hiruk.

«Ez gara bildu, eta ez gara bilduko», azaldu dio BERRIAri Hiruko bozeramaileak. «Arazo guztiak ez dira konpondu, baina gu ez gaude greba egiteko txiparekin».

Arazo horien artean dago garraiolarien bezeroek, kargatzaileek, ez dituztela beti kontuan hartzen kostuen igoerak beren tarifetan. Hori izan da grebaren deitzaileak, Plataformak, igandetik aurrera greba mugagabea egiteko emandako arrazoi nagusia. «Zazpi hilabeteren ondoren, ez da betetzen garraiolarien kostuak estaltzera behartzen duen legea; gero eta gehiago ari gara ordaintzen. Adar jotze bat da», ziurtatu du Manuel Hernandez Plataformako ordezkariak. Haren datuen arabera, larunbatean egindako batzarretan, kideen %86k bat egin zuten lanuztearekin.

Garraioaren kostuak tarifetan kontuan hartzea «beti da zaila», Hiruren arabera, baina onartu du martxoko gatazkaren ondoren «bultzada» bat izan zutela tarifak igotzeko akordioek. «Garbi dugu ezin dugula lana egin dirua galtzeko; kostuak estaltzen ez dituzten lanak ez egiteko aholkatzen diegu gure kideei». 800 garraiolari autonomo inguru ordezkatzen ditu Hiruk.

Bilboko portuan dabiltzan 700 garraiolarien artean ez dago adostasunik. Larunbatean batzar bat egin zuten, eta greba babestea erabaki, baina parte hartzea ez zen oso handia izan.

Enpresak ere, aurka

Grebaren aurka mintzatu dira garraio patronalak ere, eta ohartarazi dute inflazioa handitu dezakeela. Enpresen ordezkariek negoziatu ohi dute Espainiako Gobernuarekin, CNTC batzordearen bitartez, eta gustura azaldu dira martxoan Garraio Ministerioarekin lortutako akordioaren bilakaerarekin. Itun horrek finkatu zuen kamioilariek ez dituztela beren ibilgailuak kargatu eta deskargatu behar, erregaia garestitzen bada tarifak egokitu behar direla, eta gasolio profesionalaren ordainketa hilero egin behar dela.

Gainera, urtea amaitu bitartean indarrean dago hogei zentimoren deskontua gasolioan, eta garraiolariek 1.200 euroren bi laguntza jaso dituzte. Azken neurri horrek eta Eusko Jaurlaritzak kamioiak berritzeko emandako laguntzak talde handiei mesede handiagoa egiten dielako, berriz, kexu da Hiru.

Sareko BERRIAzalea:

Irakurri berri duzun edukia eta antzekoak zure interesekoak badira, eskari bat egin nahi dizugu: Berria diruz babestea.

Zuk eta zure gisako sareko milaka irakurlek egindako ekarpenarekin, eduki gehiago eta hobeak sortuko ditugu. Eta, zuekin osatutako komunitateari esker, publizitateak eta erakundeen laguntzek bermatzen ez diguten bideragarritasuna lortuko dugu.

Euskarazko kazetaritza libre, ireki eta konprometitua eskaini nahi dizugu egunero; bizi zaren munduaren eta garaiaren berri ematen segitu.

Albiste gehiago

LABek  elkarretaratzea egin zuen azaroan, Adegiren egoitzaren atarian. ©Jon Urbe / Foku

Lehen bilera Gipuzkoako metalgintzan

Irune Lasa

Sindikatuek langileen erosahalmena bermatzeko adinako soldata igoerak nahi dituzte.

Manifestariak Baionako portua blokeatzen, Tarnosen. ©Patxi Beltzaiz

Baionako portuaren sarrera bat blokeatu dute, erretreten erreforma salatzeko

Iker Aranburu

Proiektua astelehenean iritsiko da Frantziako Asanbleara, eta, asteartean, bigarren mobilizazio eguna izango da haren aurka.

Urteko azken hiruhilekoan 9.000 lanpostu galdu dira Hego Euskal Herrian

Urteko azken hiruhilekoan 9.000 lanpostu galdu dira Hego Euskal Herrian

Jokin Sagarzazu

Bereziki zerbitzuen sektorean nabaritu da: 22.700 langile gutxiago daude. Industriak eta eraikuntzak eutsi egin diote, eta enplegua sortzen jarraitu dute.

Cristina Cifuentes, gaur, epaitegira bidean. / ©Javier Lizon, EFE

Eroskik 30.000 euro ordaindu beharko dizkio Cristina Cifuentesi

Jon Ordoñez Garmendia

Madrilgo Auzitegiak murriztu egin du Datuen Babeserako Agentziak baimenik gabe bideo bat zabaltzeagtik ezarri zuen 150.000 euroko isuna.

Kinka buletina

Klima larrialdiari eta ingurumenari buruzko azken berriak zabaltzen dituen buletina.

Iruzkinak kargatzen...