Ikerketa

Gorpu bat aurkitu dute Bilboko itsasadarrean

Portugalete parean erreskatatu dute gorpua. Atzo Santurtzin desagerturiko 82 urteko gizonezkoa dela zabaldu du Ertzaintzak.

Portugalete parean agertu da gorpua. LUIS JAUREGIALTZO / FOKU
2022ko azaroaren 8a
08:52
Entzun

Herritar batek ikusi, eta abisua eman du: gorpu bat zegoen gaur goizean Bilboko itsasadarrean flotatzen. Portugalete (Bizkaia) parean ikusi dute.

Bizkaiko suhiltzaileek 08:00ak aldera eman dute abisuaren berri, eta gorpua erreskatatzera abiatu direla adierazi dute.

Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak ikerketa zabaldu du. Adierazi dutenez, atzo Santurtzin desagerturiko 82 urteko gizonezkoa da.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.