Trafikoa

Lesarriko tuneleko estalduraren parte bat erori da, Maltzaga eta Bergara artean

AP-1 autobidean izan da, Gasteizerako noranzkoan. Ingurabide baten bidez bideratu dute trafikoa, Maltzagarako noranzkoko tunelean.

Lesarriko tunela. @ZERBITZUUSTELA
2022ko azaroaren 10a
19:27
Entzun

AP-1 autobideko Lesarriko tuneleko sabaiaren estaldura erori da arratsaldean, Maltzaga (Eibar) eta Bergara artean. Gasteizerako noranzkoko tunelean izan da. Luiziak ez du ibilgailurik harrapatu, baina hiru autok elkar jo dute. Oraingoz, itxita dago tunela, eta ingurabide batekin bideratu dute trafikoa; alboko tunelean noranzko bakoitzeko bide bat ireki dute.

Tunela konpontzeko lanek datorren astelehenera arte iraungo dute, Bidegik jakinarazi duenez.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.